Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
10 Api, 2016
FUENLABRADA: Ismael Gil, Rubén Anuarbe, Carrasco, San José, Dani Guillén, Jorge Ortiz, Rovirola, Borja Díaz (Velasco, 78′), Tito (Pachón, 73’), Noguera (Borja Sánchez, 68′), Matas.
REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Esnaola, Aimar, Morcillo, Eizmendi, Iriondo, Mikel Alonso, Urbieta, Mujika (Iriarte, 89′), Barrón (Eneko Romo, 83′).
GOLAK: 0-1: Urbieta (23′). 1-1: Noguera (25′). 1-2: Barrón (34′). 2-2: Carrasco (80′).
Puntu bat bildu du Real Unionek Fuenlabradan. Bi aldiz hartu du abantaila Fernando Torres futbol zelaian, baina ezin izan dio alde estuari eutsi. Etxekoen hasiera onari erantzun bikaina eman dio Iñigo Urbietak, kontraeraso batean baloia sareraino eramateko lehiatu ondoren. Gutxi iraun du, ordea, txuribeltzek abantailak. Bi minutu beranduago banakoa sartu du Noguerak, Titoren erdiratzea baliatuta. Kolpeen elkar trukea ez da orduan amaitu. Hamar minutu ere ez dira pasa, Alain Barronek irundarren bigarren gola sartu duenean.
Bigarren zatian, etxekoen oldarraldiei eutsi behar izan die Unionek. Abaguneak izan ditu Fuenlabradak, baina gola ekidin dute txuribeltzek, behin eta berriro. Ahalegin handia egin dute abantailari eusteko. Alabaina, 80.minutuan bigarren gola sartu du Carrascok. Puntu bakarra lortuta, sailkapeneko laugarren postura atzera egin du Real Unionek. Toledorekin berdinduta dago, baina average-a alde dute gaztelarrek. Bosgarren postuan dagoen Socuellamosekiko lau puntuko errenta dute irundarrek. Play off-erako txartelari eusteko lanak izango ditu Stadium Galeko taldeak.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...