05 Uzt, 2022
Jokalari gasteiztarrak Rayo Majadahonda taldean jokatuko du datorren denboraldian
Real Unionek atzo jakitera eman zuenez, Sergio Llamasek ez du taldean jarraituko datorren denboraldian. Jokalari gasteiztarrak 2017/18ko denboraldian Irungo taldean jokatu zuen, eta Alevesetik eta Rovaniemen Pallouseratik pasatu ondotik, talde txuribeltzera itzuli zen 2020an. Bi urte Irunen eman ondoren, orain Rayo Majadahonda taldera joango da Llamas.
Deportivo Alaveseko harrobian hezia den jokalaria da Sergio Llamas, eta handik utzita etorri zen lehen aldiz Real Unionera 2017/18ko denboraldian. Alavesera itzuli zen orduan eta Rovaniemen Palloseura talde finlandiarretik pasatu ondoren, talde txuribeltzera itzuli zen 2020. urtean. Denboraldi hartan, Llamasek 21 partidu jokatu zituen guztira, Bigarren B Mailako Ligako 15 eta Lehen RFEFera igotzeko bigarren faseko beste sei. Fase honetan gainera, bost gol sartu zituen eta horrela, Goleatzaile Nagusiari ematen zaion Bidasoa Deportes Saria irabazi zuen.
Aurtengo denboraldian, jokalari gasteiztarrak 29 partida jokatu ditu guztira Real Unionekin, horietatik 28 RFEF Footters Lehen Mailako Ligakoak eta Errege Kopako beste bat. Neurketa guzti horietan, zazpi gol sartu ditu Llamasek eta 1.600 minutu baino gehiago jokatu ditu.
Real Unionetik jokalariaren profesionaltasuna eskertu nahi izan dute eta etorkizunean zortea opa nahi izan diote.
(Argazkia: Haimar Marcos)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...