SORPRESA JOSTALDIN

Olaizola II-Zabalatak, aurreko neurketetako argitasunik gabe, Ezkurdia-Larunberen aurka oso argi galdu zuten.

CaixaBank Masterseko lehen faseko azken jardunaldiak sorpresa handiak utzi zituen, hain zuzen, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, orain arte partidarik galdu ez zuten Olaizola II-Zabaletak 9-22ko porrota jasan zuten Ezkurdia-Larunberen aurka.

Oso pilota ona jokatzen ari zen Olaizola II-Zabaleta bikotea, baina larunbatean, Nafarroako atzelariak ez zuen bere egunik onena izan. Etxarrenekoak partidak agintzen ohituak gaitu, aldiz, huts gehiegi burutu zituen Larunberen aurrean. Olaizola II-Zabaleta final-erdietan aritzeko txartelarekin iritsi ziren Hondarribiara, garaipena lortzeko faboritoak ziren, baina neurketan Joseba Ezkurdiak agindu zuen.

Arbizuko aurrelariak normalean Arangunekin osatzen du bikotea, baina larunbateko neurketan Larunbek ordezkatu zuen Aranguren. Zortzi tanto gauzatu zituen Ezkurdiak, baina garaipena lortu bazuten ere, ez zuten final-erdietan aritzeko pasea eskuratu. Hain zuzen ere, tantoen averageak Bengoetxea IV-Martija bikoteari mesede egin zien. Bestalde, Olaizola II-Zabaleta final erdietan Altuna III-Ander Imazen aurka arituko dira, ostiralean Errioxan. 

AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika