08 Mar, 2023
Osasuna eta Real Unionen arteko neurketa igandean ospatuko da, martxoaren 12an, 18:00etan
Real Unionek, Autocares Unitravelen laguntzarekin, autobusa antolatu du Taxoarera Osasuna Promesas eta Real Unionen arteko partidua ikustera joateko. Nafarren eta gipuzkoarren arteko neurketa igandean ospatuko da, martxoaren 12an, 18:00etatik aitzinera.
Zaleek aukera izanen dute Iruñeara autobusez joateko, Real Union taldeari beharrezkoa duen babesa eskaintzeko. Klubak jakinarazi duenez, bi aukera izanen dituzte zaleek autobusean izena ematerakoan: bidaia, sarrera eta jatekoa (ogitartekoa eta ura) eskatuz 30 euroen truke, edo bidaia eta sarrera erosi 25 euroan. Real Unionetik gaineratu dutenez, 14 urtetik beherakoek sarrera doan izanen dute beraz, autobusean bidaia ordaindu beharko dute soilik (10 euro), beti ere heldu batekin joaten bada.
Autobusean bidaiatzeko izena eman nahi dutenek, bihar edo etzi (martxoaren 9an edo 10ean) egin beharko dute Stadium Galeko bulegoetan 10:00etatik 13:30era edo 17:00etatik 19:30era. Izena ematerako orduan egin beharko da ordainketa eta epea ortziralean bertan bukatuko da, 19:00etan, autobuseko eserlekuak lehenagotik betetzen ez badira. Autobusa igandean aterako da Stadium Galetik, 15:30ean.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...