TECNA IZAN ZEN I. ENPRESEN TXAPELKETAKO IRABAZLEA
Futbola

TECNA IZAN ZEN I. ENPRESEN TXAPELKETAKO IRABAZLEA

Real Unionek antolatuta, larunbat goizean ospatu zen Galen I. Enpresen Txapelketa eta Tecna izan zen irabazlea

Pasa den larunbat goizean, Real Unionek antolatutako I. Enpresen Txapelketa ospatu zen Galeko anexoan. Bertan, hamar taldek hartu zuten parte guztira eta azkenean, Tecnak eskuratu zuen garaipena finalean, Events Onddar2 taldeari 2-1eko markagailuarekin irabazi ondoren.

Txapelketan, sei taldeko bi multzo egin ziren eta hamar minutuko partidak jokatu zituzten euren artean. Guztira hamar taldek hartu zuten parte, tartean Tecna, Events Onddar2, BM “A”, BM “B”, Carnes Rekarte, Marmoles Oiasso, Akerreta Bulegoen Ekipamendu Integrala, FYLAB, Legorburu Aduanas, Servos, Gallardo eta PIB Bidasoa.

Real Union Klubak, prentsa ohar baten bidez adierazi nahi izan duenez, “eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten taldeei giro bikaina sortzeagatik”. Gainera, “txapelketa antolatzen lagundu duten babesle eta laguntzaileei ere” beraien eskertza aitortu diete.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika