Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
22 Eka, 2021
13,04’’ inoizko denbora onena egin zuen Madrilgo Meetingean, bosgarren sailkatu zen eta Tokion lehiatzeko rankingean gora egin zuen.
Teresa Errandoneak berriro egin zuen. Klubeko, Gipuzkoako eta Euskadiko errekorrak ondu zituen eta Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzeko aurrerapauso ikaragarria eman zuen. Madrilgo Meetingeko finalean, 13,04’’ behar izan zituen 100 metro hesidun proba egiteko.
Aurretik, final erdietan, 13,16’’ egin zituelarik, hirugarren sailkatu zen Errandonea. Esan bezala, finalean, 13,04’’ denbora egin zuen, laugarren eta bosgarren postuetatik oso gertu. 13 segunduko langa gainditzetik hurbil geratu zen Errandonea, baina Di Lazzaro eta Bogliolo azkarrago ibili ziren.
Tokiorako minima lortzea oso garesti dagoen arren, 40 hesi jauzilari onenen artean sailkatzea du helburu Errandoneak. Egun, 33.sailkatua da atleta irundarra eta egunak pasa ahala, ametsa betetzetik gertuago aurkitzen da.
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...