TERESA ERRANDONEA MUNDUKO TXAPELKETAKO FINALERDIETAN

Belgradon ospatu zen pista estaliko Munduko Txapelketa eta bertako finalerdietarako sailkatu zen Teresa Errandonea

Pasa den asteburuan ospatu zen Belgradon pista estaliko Munduko Txapelketa, eta bertan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz Teresa Errandonea atleta irundarrak. Bere helburua lehiaketa honetan kanporaketak gainditzen joatea zen, baita bere marka personala hobetzea ere. Azkenean, finalerdiak jokatzeko pasea eskuratu zuen Errandoneak eta zortzigarren postuan helmugaratu zen, 8,16ko denborarekin.

Txapelketa hasi aurretik, Teresa Errandonearen hitzak hauexek izan ziren: “Gustura pasako nintzateke finalerdietara. Finala ia ezinezkoa da. Lana ondo eginez gero, markak etorriko dira”. Esan eta egin, Errandoneak sei kanporaketa gainditu zituen eta finalerdietarako sailkatu zen. Lehendabiziko helburua lortuta, irundarrak bere marka personala hobetu nahi zuen eta 8,10eko denboratik jeitsi. Finalerdietako lasterketa oso azkarra izan zen eta Errandoneak zortzigarren postuan gurutzatu zuen helmuga, 8,16ko denborarekin. Garailea Charlton izan zen, 7,81ko markarekin.

Nahiz eta denbora ez hobetu, Teresa Errandoneak bere lehendabiziko pista estaliko Munduko Txapelketan eginiko lana izugarria izan zen, eta pozik azaldu ziren lortutakoarekin, bai bera eta baita Bidasoa Atletiko Taldea ere. 

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika