TERESA ERRANDONEAK 13.POSTUAN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA

Torunen jokatu den Europako Txapelketan ezin izan du finalera igaro. 8.09’’-ko marka izan da lasterkari irundarrak txapelketan lortutako azkarrena.

Pista estaliko denboraldiari amaiera eman dio Teresa Errandoneak Torunen jokatu den Europako Txapelketarekin. Ezin izan du pasaden urtean lortutako 8.00’’-ko denborara hurbildu, baina udarari begirako lan bikaina burutu du. Europako Txapelketa bukatuta, aire libreko 100 metro hesidunetako proba prestatzen igaroko ditu hurrengo hilabeteak.

Oso lehiakorra izan den Europako Txapelketan lehiatu da Teresa Errandonea. Ez da finalera igarotzeko gai izan, baina meritu handiko hamairugarren postua erdietsi du. Aldez aurretik, jakitun zen Errandonea lan handia egin beharko zuela finalean sartzeko eta ez zen ekibokatu. Oso garestia izan da finalerako sailkapena eta esan bezala, Europako 8 onenekin lehiatzetik at geratu da.

Txapelketa larunbatean hasi zuen final-erdietara igarotzeko sailkatze-probarekin. Lasterketa ona burutu zuen Errandoneak eta 8.09’’-ko denborarekin serieko hirugarren bukatu zuen. Final-erdietan, adiz, ezin izan du laugarren postua hobetu. Zortzigarren kaletik aritu zen irundarra-pistako izkinean- eta ia erreferentziarik gabe egin zuen lasterketa. Finalera serie bakoitzeko bi lehenek eta bi denbora onenak igarotzen zirenez, laugarren postuarekin esperantza txikia zuen final-erdietarako txartela lortzeko, baina ez zen gauzatu. Bigarren serieko hirugarren eta laugarren postuan bukatu zuten lasterkariek Teresa Errandonearen 8.10’’-ko denbora hobetu zuten eta atleta irundarra finaletik kaleratu zuten.

Errandoneak Pista Estaliko denboraldia “pozik”, baina “ez asebeteta” bukatu duela aitortu du; izan ere, “sentsazioak ona izan diren arren, gehiago egiteko kapaza naizela ziur nago”, adierazi du lasterketa bukatu eta minutu gutxira. Aurreko urteko markara hurbiltzea lortu ez badu ere, Errandoneak pista estaliko lehiaketak “udararako ikasketa eta prestaketa bikainak” izan direla aitortu du. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika