THIORREK, RIVERAK, VIGUERAK ETA LUCBERTEK EZ DUTE REAL UNIONEKIN 1 FEDERAZIO MAILAN JOKATUKO
Futbola

THIORREK, RIVERAK, VIGUERAK ETA LUCBERTEK EZ DUTE REAL UNIONEKIN 1 FEDERAZIO MAILAN JOKATUKO

Nahiz eta batzuek berritzeko aukera mahai gainean izan, lau jokalariek ez dira Aitor Zulaikaren esanetara izango denboraldi-aurrean.

Real Unionek denboraldi berrian prest izango duen plantila argituz doa egunak pasa ahala. Klubak, ohar bidez, jakinarazi du Zourdine Thiorrek, Fran Riverak, Borja Viguerak eta Theo Lucbertek taldean jarraituko ez dutela. Lau horietatik, hiru erabakigarriak izan dira aurtengo denboraldian 1.Federazio mailako plaza eskuratzeko bidean.

Borja Vigueraren gol ikusgarriak Stadium Galetik at izango dira gaurtik aurrera. Aurtengo denboraldian 25 neurketa jokatu ditu Real Unionekin. Jorge Galanen ordezko gisa hasi zuen denboraldia, baina egunerokoan eginiko lanak hasierako hamaikakoan tokitxoa egitera ahalbidetu zuen. Denboraldian zehar, lau gol egiteko gai izan da jokalari errioxa, horietatik 3 ikusgarriak direnak. SD Logroñesen eskaintza du mahai gainean; beraz, onartuko balu, aurtengo denboraldian Stadium Galen aurkari gisa jokatuko luke.

Zourdine Thiorren eta Fran Riveraren kasuak bestelakoak dira. Biek kontratua luzatzeko aukera zuten, baina arrazoi ezberdinengatik, ez dute onartu. Lehenak, mesfidati ikusten zituen aurtengo denboraldian minutuak jokatzeko abaguneak. Aitor Zulaikaren eskeman ezker hegalean aritu da gehien, Alain Oyarzun eta Aitor Seguinen postu berean. Berritzeko zorian izan den arren, azkenean Real Unionen ez jarraitzeko erabakia hartu du. Rivera, aldiz, 23 urtez azpiko kupoa betetzen duen jokalaria da. Gutxienez, 1. Federazio mailan jokatuko duten taldeek,23 urtez azpiko 6 jokalari behar dituzte euren plantiletan eta taldeak burubelarri dabiltza 23 urte baino gutxiago duten jokalari trebeak fitxatu nahian. Horietako bat Rivera da, maila bikaina erakutsi zuen pasaden urtean eta eskaintza andana jaso ditu. Thiorrek 15 neurketa jokatu ditu Real Unionen neguan Irunera iritsi zenetik eta denboraldi erdian lau gol erdietsi zituen, bala bezala aritu zen ezker hegalean. Fran Riverak ere 4 gol egiteko gai izan da azken denboraldian, 22 neurketetan.

Azkenik, defentsako ezker hegalean Gorka Kijeraren ordezko bezala jokatu duen Theo Lucbertek ere ez du Real Unionen jarraituko. Errealetik utzita iritsi zen jokalariak ez du esperotako maila eman eta aukera murritzak izan ditu bere maila erakusteko. Dena dela, 13 neurketetan zelairatu du azken denboraldian Aitor Zulaikak, horietako bat, hasierako hamaikakoan, Santanderreko Racingeko neurketa garrantzitsuan.

Klubak hedabideei banatatuko oharrean, lau jokalarien profesionaltasuna “eskertu” eta etorkizunerako “zorterik onena” opa nahi dietela adierazi du. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika