TXALO CARRION: “ESTROPADA GOGORRA IZAN ZEN, EURIA ETA HAIZEA KONTRAN, BAINA BIKAIN EGIN GENUEN”
Arrauna

TXALO CARRION: “ESTROPADA GOGORRA IZAN ZEN, EURIA ETA HAIZEA KONTRAN, BAINA BIKAIN EGIN GENUEN”

2003ko abuztuaren 10an, orain dela hogei urte, irabazi zuen Hondarribiak O Groven TKE Ligako lehen bandera

Hondarribitarrek ez dute abuztuaren 10a berehala ahantziko, batez ere orain dela hogei urtekoa. 2003ko abuztuaren 10an, Hondarribia Arraun Elkarteko eskifaiak TKE Ligako lehen bandera irabazi zuen O Groven (Galizian). Eskuratutako bandera hura urrats handia izan zen hondarribitarrentzat eta hogei urte pasa badira ere, oroimen argia dute lorpenean parte hartu zuten arraunlariek.

“Pasa dira urteak, baina atzo izan balitz bezala gogoratzen naiz”, dio Txalo Carrion arraunlari ohiak. Bera zen eskifaiaren partaide orduan eta momentua berehala ahantziko ez duen horietako bat. “Asteburu bikaina” izan zela dio, baina larunbateko estropadan garaipena ez zegoela argi ere onartu du: “Larunbatekoan zortzigarren egin genuen, estropada kaskarra. Gure helburua Kontxarako sailkatzea zen urte hartan eta afaltzerako orduan Kontxatik kanpo ikusten genuen geure burua”.

Hala ere burua altxa eta igandean lan ederra bete zuten hondarribitarrek: “Igandean berriz, estropada bikaina egin genuen. Gogorra izan zen, euria eta haizea genuen kontran. Caboren kontra irabazi genuen eta Astillerok eta Koxtapek egiten zutenaren zain geunden. Gure alde izan zen estropada azkenean eta gure zoriona izugarria izan zen”.

Oroitzapen politak bildu zituzten arraunlariek orduan eta berezitasunak ere egon zirela aipatu digu Carrionek. Izan ere, “bandera uretan eman beharrean, oholtza baten gainean eman” zieten. Hala ere, momentuan zuten poztasuna azpimarratu nahi izan du arraunlari ohiak. 

(Argazkia: Hondarribia Arraun Elkartea)


SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika