TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK ERRESKAN JASATEN DUEN BIGARREN JIPOIA
Errugbia

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK ERRESKAN JASATEN DUEN BIGARREN JIPOIA

Gernikaren aurka jokatuko beharreko eta Covid-19aren ondorioz bertan behera utzitako neurketa berreskuratu zuen Txigudi Errugbi Klubak asteburuan. Etxeko taldea, Gernika 46-10 gailendu zen.

Azkeneko asteak ez dira Txingudi Errugbi Klubak espero zituen bezain onak izan. Durangoren aurka 44-7 galdu ondoren, Covidaren ondorioz bertan behera geratutako neurketa Gernikako taldeak 46-10 irabazi zuen. Talde bidasotarra baja ugarirekin bidaiatu zuen Igorrera eta markagailuan zein taldearen errendimenduan nabarmena izan zen.

Iñigo Camareroren ustez, “lehen zatian jarrera makalarekin irten ziren zelaira” eta “larrutik ordaindu genuen”. Gernikarrak oso erasokor abitu zuten neurketa eta hamargarren minuturako, bi entsegu gauzatu zituzten (10-0). Apurka apurka, Txingudi Errugbi Taldea esnatzen hasi zen eta baloiaren jabetza gehiago izan zuen. Ugo Poncinik sartutako zigor-kolpearen bidez, 24.minutuan talde bidasotarrak lehen 3 puntuak eskuratu zituen (10-3). Hala ere, hurbilketa horrek ez zituen etxekoak kokildu eta lehen zatia bukatzeko sei minturen faltan, hirugarren entsegua erdietsi zuen Gernikak. 15-3ko markagailuarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu zuen, Gernika zen neurketako nagusi. 49.minutuan bizkaitarrek Txingudi Errugbi Klubak planteatutako defentsa hautsi eta eguneko laugarren entsegua egin zuten (22-3). Talde bidasotarra asko sufritu zuen norgehiagokan zehar, baina lan gehiago izan zuten jokalari bat gutxiagorekin geratu zirenean. Gernikak ez zuen hutsik egin eta jokalariaren abantaila baliatuta, bi entsegun gehiago gauzatu zituen (34-3) Neurketa erabat erabakita utzi zuten.

Zailtasunak zailtasun eta emaitzak emaitza, Txingudi Errugbi Klubak bere lana egiten jarraitu zuen 34-10-eko markagailua ezarriko zuen entsegua lortu arte. Unai Herrero izan zen Gernikaren defentsa hausteko gai izan zen talde bidasotarreko jokalari bakarra. Talde bidasotarra gehien disfrutatzen ari zen minutuetan, touchera joan behar zuen ostikadan akatsa egin zuten, Gernikako hegalekoak baloia hartu eta ondoko marraraino iritsi zen (39-10). Azken aurreko entsegu horren ondotik, 72.minutuan azkeneko 46-10 ezarriko zuen transformazioa lortu zuten. 

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika