TXINGUDI RUGBY KLUBEKO NESKEN TALDEAK DEBUTA EGIN DU ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO NESKEN TALDEAK DEBUTA EGIN DU ASTEBURUAN

Lehen aldiz zelairatu da taldea Iruñean, Nafarroako 14 eta 16 urtez azpiko selekzioaren kontra

Asteburu garrantzitsua eta historikoa bizi izan du Txingudi Rugby Klubak. Izan ere, bertako nesken taldeak lehen neurketa jokatu zuen pasa den larunbatean Iruñeako Nafarroako Unibertsitate Publikoan dagoen zelaian, Nafarroako 14 eta 16 urtez azpiko selekzioaren kontra. Taldeko entrenatzaileek momentu hunkigarria izan zela aipatu zuten eta egindako lanak fruituak ematen ari dela erakutsi dute honekin.

Irailetik darama Txingudi Rugby Klubeko nesken taldeak entrenatzen eta ikasten. Senior mailako emakumeen talde bat sortzea da honen azkeneko helburua, epe luzera, baina bitartean, aurrerapasuak ematen dira eta dagoeneko lan guzti honen fruituak ere agerian geratzen ari dira. Izan ere, asteburu honetan lehen partida jokatu dute talde hau osatzen duten 13 eta 16 urte bitarteko neskek Nafarroako 14 eta 16 urtez azpiko selekzioaren kontra.

Maider Aizpuruak eta Asun Gamindezek zuzentzen duten taldeak hamabortzeko hau zelairatu zuen Iruñean: Michelle Orozco, Irati Lazkano (kapitaina), Paula Da Purificaçao, Onintza Burgera, Lupe Pescador, Maier Aia, Greta Gutierrez, Eider Santamaria, Laida Rodriguez, Lorena Cueva eta Silvana Ors. Taldea osatzeko, gainera, sei jokalari nafarren laguntza izen zuten, hain zuzen ere Elba Gutierrezena, Lorea Rekarterena, Araia Santosena, Ainara Hortelanorena, Iris Callejarena eta Arrate Garcesena.

Urduritasunarekin zelairatu zen taldea hasiera batean, baina poliki-poliki konfidantza hartzen joan zen eta defentsan lan oso ona egin zuten neskek. Bigarren zatian nabaritu zen batez ere aurretik egindako lan guzti hori eta joko ona zelairatu zuten azken minutuetan. Hala ere, emaitzak ez zuen garrantzirik larunbateko jardunaldian. Asteburuko gauzarik azpimarragarriena Txingudi klubeko nesken taldea berriz ere lehian ikustea izan zen eta horrela adierazi zuen Aizpurua entrenatzaileak ere: “Hunkigarria izan da, oso harro eta oso pozik gaude gaur neskek egindako lanarekin. Jokatzera sartzeko gogoak izan ditugu ere! Gaur hamaika jokalari izan ditugu eta beste bost falta izan zaizkigu, hauetatik hiru Gipuzkoako selekzioarekin. Oinarri sendoa sortzen ari gara eta hemendik gora baino besterik ezin dugu egin”.

Gizonezkoen taldeak garaipena eskuratu zuen Plaiaundin

Asteburuan ere bertze garaipen bat lortu du Txingudik. Hain zuzen ere, gizonezkoen senior taldeak La Unica B garaitu zuen Plaiaundin, 27-12ko markagailuarekin. Astean zehar izandako euriteen ondorioz, zelaia ez zegoen bere egoera onenean eta hotza ere nagusia izan zen Irunen. Hala ere, etxekoek lehenengo minutuetan hasi zuten borroka eta Alberto Robledaren entsegu bati esker, aurretik jarri ziren markagailuan. Hala ere, kanpokoek erantzun eta berdinketa lortu zuten 5-5ekoarekin. 24. minutuan berriz, Ekain Hiribarrenek entsegua egin eta Adur Manterolak eraldatu egin zuen eta beraz, atsedenaldira 12-5ekoarekin iritsi ziran mugakoak.

Bigarren zatian, berriz ere indarrarekin zelairatu ziren Txingudikoak eta neurketa kontrolpean eduki zuten. Mikel Genuak, Teo Arrutik eta Adur Manterolak marka bana lortu zuten eta 22 puntuko errenta lortu zuten markagailuan (27-5). Azkeneko minutuetan La Unicak ohorezko entsegua lortu zuen eta 27-12ko ezarri zuen behin betiko. Garaipen honekin, Txingudik sailkapeneko bigarren postua sendotu du.

(Argazkia: La Unica)

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN

Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Neskak Loratzen taldearen kontra, eta Zaisa Txingudik ere 17-13ko emaitzarekin galdu zuen Bera Bera Bren...

PLAIAUNDITIK URRUTI EGONEN DIRA ASTEBURUAN TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK
Errugbia

PLAIAUNDITIK URRUTI EGONEN DIRA ASTEBURUAN TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK

Zaisa Txingudik bihar jokatuko du Bera Beraren kontra eta Biok Txingudik berriz, igandean Neskak Loratzen taldearen kontra

Txingudi Rugby Klubeko...

BIOK TXINGUDIK GAZTEDI GARAITU ZUEN ETA ZAISA TXINGUDIK BERRIZ LEHEN PORROTA JASO ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GAZTEDI GARAITU ZUEN ETA ZAISA TXINGUDIK BERRIZ LEHEN PORROTA JASO ZUEN ETXEAN

Txingudi Rugby Klubeko gazteek ere arrakastaz bukatu zuten asteburua

Txingudi Rugby Klubeko ia talde guztiek lortu dute asteburua arrakastaz...

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI
Errugbia

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI

Zaisa Txingudik berriz, play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko lehian segituko du

Atsedenaldiaren ondotik, Txingudi...

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA

Biok Txingudik Bera Bera/Ordizia jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, Zarautz B/Beltzak taldea

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako bi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika