TXINGUDI TOUCHEK SENDO HASI DU DENBORALDIA
Errugbia

TXINGUDI TOUCHEK SENDO HASI DU DENBORALDIA

Valladoliden jokatu zuten lehen jardunaldia eta hirutik bi partida irabazi zituzten

Txingudi Touch taldeak Ligako lehen jardunaldia jokatu zuen asteburuan Valladoliden. Eguneko lehen neurketa galdu bazuen ere, beste bietan garaipena eskuratu zuten eta beraz, sentsazio onekin itzuli ziren etxera.

Bidasotarrek, Iñaki Urrutxurturen gidaritzapean, 6-7 galdu zuten Valladolideko El Salvadorren kontra jokatu zuten lehen partidan. Hala ere, taldeak ez zuen amore eman eta Madrilgo Titanesen aurrean 8-2ko markagailu zabalarekin nagusitu ziren. Hirugarren eta azken norgehiagokan, berriz ere sufritu zuen Txingudik. Jokalari batzuk galdu zituzten, lesioak zirela eta, eta maldan gora egin zitzaien partida. Hala ere, azken momentuan, neurketari buelta eman eta Pakaru taldeari 5-4 irabaztea lortu zuten.

Lehen jardunaldi honen ondotik, Gari Mendizabal jokalariak “pozik gaude erakutsi baitugu badakigula zertara jokatu nahi dugun eta horretarako kalitatea badugula, nahiz eta forma fisikoa hobetu behar dugun”, nabarmendu zuen. Aurkariei dagokienez, Mendizabalek azpimarratu zuen “lehen aldia zen hiru aurkari hauen kontra jokatzen genuela eta oso pozik gaude gure jokorik onena erakutsi dugulako”.

Txingudiren balorazioa positiboa izan bada ere, lortutako emaitzak ez dira kontuan hartuko sailkapenerako, ez baitute talde mistoa osatu, eta hau lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintza da: “Gure taldea gizonezkoek soilik osatutakoa da eta horrek lehiaketatik at geratzea behartzen gaitu. Hala ere, eskualdean errugbi modalitate hau ezagunago bihurtu ahala jendea etortzera animatuko dela espero dugu eta, horrela, talde misto bat osatu ahal izango dugu lehiatu ahal izateko”.

Jardunaldi berria 14 eta 16 urtez azpikoentzat

Bertze aldetik, 14 urtez azpiko neska-mutilek Ordiziako zazpiko errugbi txapelketan parte hartu zuten asteburuan. Guztira bost partida jokatu zituzten, bina Hernani eta Bera Beraren kontra, eta bertze bat Ordizia Bren aurka. 16 urtez azpikoek ere lagunarteko bat jokatu zuten, hiruko txapelketa moduan, Donostian Bera Bera eta Ordiziaren aurka.

Urriak 28 eta 29, Oktoberfest Kale Nagusian

Datorren asteburuan berriz, klubak jakinarazi duen moduan, “Oktoberfest Kale Nagusia” ekitaldia ospatuko dute Irungo Kale Nagusian, hain zuzen ere. Garagardo azoka bat eginen dute, urriaren 28 eta 29an, bertako ostatuen laguntzarekin. Gaineratu dutenez, datozen egunotan emanen dituzte honen inguruko xehetasun gehiago.

Klubaren merchandisinga Biok dendan salgai

Pasa den larunbatean, gainera, Zaisa Txingudik bere merchandising-a Irungo Biok dendan salgai jarri duela iragarri zuen. Irungo Kolon Pasealekuko 11. zenbakian dago denda eta klubaren eta arropa markaren arteko babes-akordioaren hasiera dela azpimarratu dute, aurtengo martxoan sinatzen hasi zirena.

(Argazkia: Arroyo Alligators)

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika