UDAN EZ BEZALA, UDAZKENEAN JOKATUKO DA ZESTAPUNTARIK ONENA HONDARRIBIAN

Udalak zestapuntaren aldeko apostu sendoa egin du, pandemia garaian ere. Udan ez bezala, datozen asteetan gozatu ahal izango dugu Jostaldi pilotalekuan munduko puntistarik onenetaz. Hondarribia Grand Slam antolatu dute Jai Alive enpresarekin batera. Eta Txomin Sagarzazu alkateak eta Kiroletako ordezkaria den Kalixa Silanesek esan digutenez, uda honetan Markinan, Donibane Lohitzunen eta Miarritzen egin duten bezala, Hondarribian ere, behar protokoloekin baina aurrera egitea erabaki dute.

Irailaren 18 hontatik hasita, bost ostiraletan jarraian jokatuko dira ligaxka eta kanporaketak. Horietatik 4 partida ETBk emango ditu. Jostaldin, berez, 714 lagun sartzen direlarik, 302 eserlekutara mugatu dute aforoa. Eta protokoloen arabera, metro eta erdiko ditantzia gorde beharko dute ikusleek, maskarila jarrita eduki eta sarrera Jostaldiko goiko aldetik egingo den bitartean, alboko atetik atera beharko da.

Eta esan bezala, Grand Slam bat izanik, munduko puntistarik onenak bilduko dira Hondarribian. Bigarren jardunaldian, adibidez, irailaren 25ekoan gaur egun mundu mailan ikus daitekeen partidarik handienetakoa izango da, GOIKOETXEA-IRASTORZA eta BEASKOETXEA-LOPEZ.

IRUN HIRIA SARI NAGUSIA OSPATUKO DUTE JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAN

Ekainaren 15 eta 16an ospatuko da XXX. Irun Hiria Sari Nagusia Nagore OtaƱoren Oroimenezko txapelketa Jaizubian

San Pedro eta San Martzial besten...

MUGI KIROL UDALEKUAK EGINEN DITUZTE LEHEN ALDIZ LESAKAN

2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira eta helburu nagusia, kirola eta baloreak uztartzea izanen da

Mugi kirol udalekuak...

LESAKAKO XVI. MENDI ITZULIA OSPATUKO DUTE IGANDEAN

Bi ibilbide izanen dituzte mendizaleek aukeran, motza (22,6 km) eta luzea (28,7 km)

Lesakako XVI. Mendi Itzulia eginen dute igande honetan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika