UNAI AMIANO ELGOIBARKO SAN ANTONGO TXAPELKETAN GARAILE

Iker Amiano anaia ere Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen abenduan eta orain, Espainiako Txapelketa jokatzen ari dira biak

Iker Amiano eta Unai Amiano anaiak, azken aldian, garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte pilotan. Ikerrek Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen abenduan eta orduan ere, Unai Diario Vasco Torneo-ko garaile izan zen, Carmelo Lozarekin batera. Honez gain, pasa den ortziralean, bikote honek Elgoibarko San Antongo txapelketa bereganatu zuen. Gutxienetik gehiagora doazten pilotariak dira eta Inaxio Errandonea ASPEko arduradunak erran duenez, etorkizun handiko kirolariak izango dira.

Beste urrats handi bat emateko balio izan dizuete garaipen hauek?

Iker Amiano: Bai, behin txapelketa irabazi ezkero, aukera gehiago dago. Zutaz gehiago hitz egiten da eta hori denetarako ona izaten da.

Tolosako pilotariak zarete. Nola hasi zineten eta nola bukatu duzue bertan?

IA: Irunen hasi ginen pilotan, Ramuntxo Klubean, Mikel Alzagarekin. Berarekin oinarri bat jarri genuen eta gutxinaka entrenatzen joan ginen, partidarik jokatu gabe. Gero, Ola sagardotegiko txapelketa jokatu genuen eta han Berako batzuekin elkartu ginen. Eurek komentatu ziguten Berara joateko aukera genuela eta han entrenatzeko maila ona zegoenez, hara joan ginen. Hortik Añorgara joan ginen eta Mikel Unanuekin entrenatu genuen urte batzuz. Berarekin asko ikasi genuen. Azkenik, Tolosara joan ginen eta bertan gaude orain.

Eta orain, Iker, Errioxara joan zara…

IA: Bai, orain Espainiako Txapelketa dago eta Errioxako Klubak jokatzen du, batez ere, lehiaketa hori. Handik deitu ninduten eurekin Espainiako Txapelketa jokatzeko eta hara joan nintzen. Lehengo astean Ezkaraien egokitu zitzaidan jokatzea eta bertan irabazi genuen.

Zuk, Unai, Tolosarekin jarraitzen duzu. Zeintzuk dira zure helburu nagusiak?

Unai Amiano: Gaur gauean Elgoibarko San Antongo Txapelketako finala jokatuko dut, eta asteazkenean, Espainiako Txapelketan arituko naiz Barañainekin.

Prestatzaile lesakar bat duzue ere, Iker Tainta, ezta?

IA: Bai, urte eta erdiz gaude dagoeneko berarekin lanean eta oso gustura. Berak entrenamenduak antolatzen dizkigu eta elikadura zaintzen laguntzen digu.

UA: Pilotan ez da dena zehatz-mehatz kontrolatu behar, ez baikara %100-ean egon behar, baina bai pausu batzuk eman behar direla, atzera ez egiteko behintzat.

Inaxio Errandoneak itxaropena du zuengan. Ez dakit nola hartzen duzuen hori…

IA: Horrelako hitzak entzutea pozgarria da, baina hankak lurrean eduki behar ditugu eta non gauden ikusi. Hortik aurrera, pixkanaka hobetzen joan behar gara, nire kasuan behintzat.


LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika