URREZKO PUNTUA
Eskubaloia

URREZKO PUNTUA

Azken minutuan Mikel Zabalak erdietsitako golak eta Sierraren geldituak, 24-24 berdinketa ezarri dute Cangasen.

Batzuentzat gutxirako izango da Bidasoak azken minutuan eskuratu duen puntua; beste batzuentzat, ordea, urrezkoa. Neurketaren norabidea zein izan den ikusirik, Cangasen talde irundarrak eskuratu duen puntua balio handikoa izan da. Une oro, atzetik mantendu da markagailuan Jacobo Cuetararen taldea, zailtasunak izan ditu talde galiziarraren joko bertikala oztopatzeko, baina arazoak gailendu eta puntuatzeko gaitasuna erakutsi du.

Neurketa etxekoen alde hasi da. Lehen hamar minutuetan, 6-1 aurreratu da Morrazoko Cangas, David Iglesiasek eta Alberto Martinek hiruna gol erdietsi dituzte. Javi Diaz atezainak galiziarren hasieraren erru handia izan du, lehen bost jardunaldiak geratu ditu, horietatik hiru zazpi metroko jaurtiketak zirenak. Hutsartea eskatu behar izan du Jacobo Cuetarak eta bueltan, Eneko Furundarena kantxaratu du. Usurbildarrak bi gol jarraian eskuratu ditu eta 8-4 gerturatu du Bidasoa markagailuan. Zailatasunekin, baina lehen zatiko azken minutuetan, jokoan eta defentsan hobetu eta 12-11 markagailura urreratu da. Dena den, Moises Simesen bi golen ondotik, neurketa markagailuan 14-11 adierazten zuelarik iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatia Adrian Fernandez eta Kauldi Odriozolaren gol banarekin hasi du C.D. Bidasoak. Bazirudien lehen zatiko zailtasunak gaindituko zituela talde irundarrak, baina ez da horrela izan. David Iglesiasek, Moises Simesek eta Carles Asensiok 18-15 abantaila eman diote Cangasi eta Cuetarak neurketako bigarren hutsartea eskatu du. Lucas Aizenek eta Santiago Lopezek 5 goletara handitu dute Cangasen aldea (20-15, 41.minutuan) eta ordutik aurrera, C.D. Bidasoaren minuturik onenak heldu dira. Minutuak aurrera egin ahala, aldea murrizten joan da talde irundarra, azken 10 minutuetan gol bakarreko aldera iritsi den arte (22-21). Bidasoaren erasoa, Salinas, Adrian Fernandez, Furundarena, Salinas, Zabala eta Victor Rodriguezen bizkarrean erori da eta ondo erantzun dute presiopean.

Markagailuak 23-21 adierazten zuenean, Javi Diazek Rodrigo Salinasi 7 metroko jaurtiketa gelditu dio, Sierrak gauza bera egin du Aizenen jaurtiketarekin eta Furunarenak 23-22 gola egin du. Hiru minutu geratzen ziren eta Sierrak 7 metroko beste penalti jaurtiketa gelditu eta gero, Victor Rodriguezek ez du hustik egin 23-23 berdinketa ezartzeko. Cangasen aldeko 7 metroko jaurtiketa zalantzagarria adierazi dute epaileek eta neurketa bukatzeko minutu baten faltan, Daniel Fernandez hegalekoak ez du Cangas 24-23 aurretik jartzeko beta galdu. Berdinketa C.D. Bidasoaren eskuetan zegoen. Eraso ona antolatu du talde irundarrak, Zabala bakarrik geratu da Javi Diazen ate aurrean eta 24-24 berdindu du markagailua. 20 segundu geratzen ziren jokatzeko eta Cangasek garaipena eta bi puntuak eskuratzeko azken abagunea izan du. C.D. Bidasoaren defentsa kokatu gabe zegoela, David Iglesiasek Alberto Martin pibotea bakarrik aurkitu du 6 metroko posizioan, baina garaipenaren gola Sierrak aldendu eta puntua eman dio C.D. Bidasoari.

Historikoki gaizki moldatu den kantxa batean, C.D. Bidasoak puntu bat batzeko gaitasuna izan du, Bartzelona ahalguztiduna Artalekun jaso aurretik. Momentuz, jokatu diren denboraldiko berriko bi neurketetan ez du porrotik jaso Bidasoak, garaipen eta berdinketa banarekin, hiru puntu erdietsi ditu. 

Fitxa Teknikoa

24 - Frigoríficos del Morrazo (14+10): Díaz, Monteiro (1), Dani Fernández (1 p.), Iglesias (6), Rubén Soliño, Alberto Martín (3), Gayo; Forns, Moi (5, 2 p.), Santi López (1), Quintas (1), Aizen (5), Brais González, Asensio (1).

24 - Bidasoa Irun (10+14): Sierra, Cavero, Salinas (4), Tesoriere, Francisco da Silva, García (1), Fernández (3); Ledo, Ugarte, Rodríguez (4), Furundarena (4), Nieto, Odriozola (4), Zabala (4).

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika