Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
18 Abu, 2022
Lehiaketa Urruña eta Irun artean ospatuko da abuztuaren 25etik 27ra
Urruñarrak Hanball klubak eta Bidasoa Irunek, elkarlanean, Nazioarteko Txapelketa antolatu dute lehen aldiz abuztuaren 25tik 27ra. 18 urtez azpiko torneo bat izanen da eta partidak Urruña eta Irun artean ospatuko dira. Guztira zazpi klubek hartuko dute parte lehiaketan, neska zein mutilez osatutako taldeekin.
Bi klub antolatzaileez gain, Stade Hendayais HB, Pau Nousty Sports, Billère Handball Pau Pyrenées, Hernani Eskubaloia eta Errumaniako HC Zalău taldeak ere arituko dira txapelketan. Azken klub honen lehen taldea bere herrialdeko maila gorenean aritzen da eta EHFko sailkapenean seigarren postuan kokatuta dago.
Abuztuaren 25ean emanen zaio hasiera txapelketari Urruñako udaletxean eginen den harrerarekin, 14:00etan eta 17:00etan. Honen ondoren, 19:00etatik aitzinera, pilota erakustaldia ospatuko dute ongietorri bestaren barrenean.
Partidak berriz, abuztuaren 26an hasiko dira. Emakume zein gizonezkoen taldeak 9:00etatik hasiko dira beraien artean lehian, Salle Iturbidea eta Artalekuko egoitzetan. Abuztuaren 27an, azkenik, txapelketaren final handia ospatuko da Urruñan. Hala ere, goizean, lau lagunarteko jokatuko dira Artalekun baita ere, 9:00etatik 12:00etara. Bertan, Donostiako Bera Bera taldea gonbidatua izanen da. 12:00etatik aitzinera berriz, Urruñan hasiko da lehen finalerdia eta 17:00etan erabakiko da irabazlea. Txapelketa 18:30ean bukatuko da emakumeen finalarekin.
Txapelketa honen aurkezpenean, Gurutz Aginagalde Bidasoako presidentea mintzatu zen eta ekimen honen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen bertan: “Bidasoak eta Urruñarrak elkarrekin prestatu dugun txapelketa aurkeztera gatoz. Zentzu horretan, guretzat oso egun berezia da. Alde batetik, torneoa oso garrantzitsua delako, nazioartekoa delako eta neska-mutilak arituko direlako. Beste aldetik, estrategikoki ere garrantzitsua da. Izan ere, askotan hitz egin dugu harreman handia dugula Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako taldeekin eta orain beste pausu bat emango dugu. Orain dela hilabete batzuk Urruñakoekin harremanetan jarri ginen eta gauza ezberdinak lantzen aritu gara. Txapelketa hau aurrerapausu bat da, ate bat irekitzeko Iparraldeko herriekin akordioak eta lankidetzak egiteko”.
Peio Hacala, Urruñarrak klubeko lehendakariordeak ere Aginagalderen hitzak azpimarratu zituen: “Guretzat ere biziki inportantea zen harreman hori eramatea. Bidasoa da hemengo talde handiena, lehen mailan aritzen dena, eta horregatik, erreferentzi bat da eskualdeko eskubaloian. Guretzat xantza handia da horrelako gela batean aritzea. Gainera, guk ere neska talde bat dugu eta hemengo neskei erakutsi nahi diegu zer den lehen mailan aritzea. Irunekin lan egitea atsegin dugu. Badugu jada jokalari bat hemen aritzen dena, Tao Gey-Emparan, eta hori hedatu nahi dugu beste jokalariek ere xantza hori eduki dezaten”.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....