VICTOR RODRIGUEZEK BI URTEZ BERRITU DU BIDASOAREKIN
Eskubaloia

VICTOR RODRIGUEZEK BI URTEZ BERRITU DU BIDASOAREKIN

Bidasoa eta Rodriguez akordio batera iritsi dira eta jokalariak Irunen jarraituko du 2023ra arte

C.D. Bidasoa eta Victor Rodriguez akordio batera iritsi dira eta, horren ondorioz, Vigoko jokalariak beste bi urtez jarraituko du klub irundarrean. Sinatu berri duen kontratuak dioenez, 2023ko ekainera arte arituko da ezker albokoa Irunen.

Victor Rodriguez denboraldi honetan iritsi zen Bidasoara, aurretik Recoletas Atletico Valladolid taldean jokatu eta gero. Eskubaloian Vigoko Coia auzoko Club Balonman Sei do Nadalen hasi zen eta 2013an Teucro taldean jarraitu zuen bere ibilbidea. Hiru urtez aritu zen bertan, 2016/17ko denboraldian Valladolidera joan zen arte.

Bidasoan eman duen denboraldi honetan, Sacyr ASOBAL Ligan jokatu dituen 21 partiduetan, 49 gol sartu ditu guztira. Hala ere, Rodriguezek maila goreneko 188 neurketa ditu pilatuta bere ibilbidean eta 425 gol. Vigoko jokalariak, gainera, aurten egin du EHF-ko Ligan debuta, eta bertan jokatu dituen 10 partiduetan 18 gol sartu ditu. Errege Kopan berriz, hiru tanto markatu ditu lehiatu dituen beste 10 neurketetan.

Rodriguez “oso pozik” azaldu da kontratuaren berritzearekin: “Denboraldia hasita iritsi nintzen hona eta ongi egokitzen ari naiz. Zale eta taldekideengandik jaso duten tratua hamarrekoa izan da eta oso pozik nago hemen jarraitzeagatik”. Europako Txapelketan aritzea ere berarentzat berezia izan dela azpimarratu du: “Berlin eta Wisla bezalako taldeen aurrean aritzea oso berezia da. Artalekun jokatu ditugun neurketak ere izugarriak izan dira, baita zaleak ere. Esperientzia oso ona izan da eta horrelako gehiago edukitzea espero dut”.

Denboraldi honen inguruan, “bajak baditugu, baina talde bezala indartzen ari gara”, onartu du. “Neurketa onak egin ditugu, lehiakorrak izaten ari gara eta gugan dugun konfidantza altua da. Lanean ongi ari gara eta horrela eginen diegu aurre Errege Kopari eta Ligari”. 


BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika