ZABALETAK JO, OLAIZOLAK BUKATU

Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak CaixaBank Masterreko final-erdia jaso zuen, Olaizola II-Zabaletak 22-7 mendean hartu zituzten Altuna III-Aranguren.

Oso nagusi izan ziren Olaizola II-Zabaleta Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan eta datorren igandean, Gasteizko Ogueta pilotalekuan, CaixaBank Master txapelketako finala jokatuko dute, Elezkano II-Mariezkurrena II-ren aurka. Bikote nafarrak, goitik behera, gipuzkoar bikotearen jokoa irauli eta ez zieten garaipenerako aukerarik eman.

Beste behin eta ohitura bilakatzen ari da, Zabaletak erakustaldia eman zuen atzeko koadroetan. Partiduro erakusten duen egonkortasunaz gain, Altuna III.naren jokoa guztiz estali zuen, ez zion une bakar batean ere aukerarik eman jokoan sartzeko. Olaizola II.nak ondoen egiten duena egin behar zuen, tantuak bukatzea. Urdinez aritu zen bikotea 1-2 aurreratu geroztik, ez zuten markagailuaren agintea galdu. Are gehiago, Altuna III.naren lehen gantxoaren ostean, Olaizola II-Zabaletak 1-6 partziala erdietsi zioten bikote gorriari.

Zabaletaren lanean oinarrituta, Aranguren gogor zigortu zuen. Aginagako atzelariak akats ugari egin zituen, 2-7, 2-8, 4-11, 4-13 eta 4-14 tantuetan. Errenta mardula zuten urdinek eta ez zuten barkatu. Olaizola II.nak bikain baliatu zuen Zabaletaren lana, 7 erremate egin zituen neurketa osoan zehar, azken biak 6-20 markagailua ezartzeko. Amaieran, Altuna III-Arangurenek soilik tantu bat gehiago egin zuten eta Olaizola II-Zabaleta iritsi ziren 22. txartelera.

AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika