Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
03 Mai, 2023
Euskal Ligako txapeldun izan ondotik, kadete mailako taldeak Euskal Kopa ere eskuratu du
Zaisa Bidasoa Irun kadete mailako taldea Euskal Kopako txapeldun bilakatu zen pasa den asteburuan, finalean San Adrian-i 39-35eko markagailuarekin garaitu ondotik. Hau ez da taldeak hilabete honetan lortu duen garaipen bakarra. Izan ere, aste bat lehenago Euskal Ligako txapeldun izan zen baita ere.
Modesto Urruñuelaren taldeak lehen multzoan hasi zuen Euskal Kopako txapelketa, Ereintza Aguaplast eta Tolosa CF Eskubaloia taldeekin batera. Hauen kontra, 43-22 eta 18-43 irabazi zuen Zaisa Bidasoak, hurrenez hurren, eta honekin finalerdietara iritsi zen taldea. Txapelketaren bigarren fase horretan, irundarrek 37-29 irabazi zioten Gran Camping Zarautzi.
Finalean, San Adrian izan zuen aurkari Urruñuelaren taldeak. Izan ere, nafarrek 39-35 irabazi zieten Urdaneta A taldekoei bertze finalerdian. Irundarrek finala ere eskuratu zuten, San Adrian taldea 39-35eko emaitzarekin mendean hartuta. Horrela, Zaisa Bidasoak denboraldi bikaina borobildu du Euskal Liga ere eskuratuta.
Bi garaipen hauek lortuta, Modesto Urruñuelaren taldeak Espainiako Txapelketaren sektore fasea jokatuko du heldu den maiatzaren 11tik 14ra. Oraindik ere erabakitzeko dago zein izanen den txapelketa honen egoitza. Jubenil mailako BM Bidasoa Irungo jokalariek ere kanporaketa bera jokatuko dute asteburu horretan. Hauek G multzoan izanen dira, Fertiberia Puerto Sagunto, CAB Cartagena eta BM Ikasa taldeekin batera.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...