Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
01 Ots, 2022
Elorrio taldeak nagusitasunarekin menderatu zituen irundarrak eta sailkapeneko lehendabiziko postuan kokatu da
Zaisa Txingudi Elorriora joan zen, pasa den larunbatean, bertako taldearen aurka neurtzeko asmoarekin. Irundarrek partidu zaila izango zutela aurreikusten zuten eta horrela izan zen. Betsaide Elorrio taldeak, lehendabiziko minututik, bere alde jarri zuen markagailua eta horrela mantendu zuen jardunaldia amaitu arte, 84-3koa eskuratuz azkenik.
Lehendabiziko zatia hasi eta 10. minuturako, bizkaitarrek 27 puntuko aldea irekitzea lortu zuten, egin zituzten bost entsegu eta eraldaketa baten ondorioz. Nahiz eta kolpe izugarria jaso honekin, irundarrak ez zituzten besoak jeitsi eta, etxekoen entsegu gunetik hurbil, hainbat fase egitea lortu zituzten, nahiz eta ez zituzten errematatu. Gainera, arerioren taldeko bi jokalari aldi baterako kanporatzea behartu zuten. Hala ere, bidasotarrak lau jokalari ere galdu zituzten, lesioak zirela eta, eta honek ere ez zien lagundu markagailua iraultzen.
Bigarren zatia, 41-0koarekin hasi zuten bi taldeek eta Elorriok bere nagusitasunari indar gehiagorekin eutsi zion partiduaren amaierara arte. Zazpi entsegu eta lau transformazioren bidez, aldea oraindik eta zabalagoa izatea lortu zuen etxeko taldeak, eta 84-0ko markagailua eskuratu zuen. Txingudik berriz, ez zuen amore eman, eta azken minutara arte erasotzen jarraitu zuen, horietako bat arrakastarekin errematatuz. Izan ere, Ugo Poncinik zigor kolpe bat eraldatzea lortu zuen eta hiru puntu lortu zituen, 84-3koa jarriz. Nahiz eta Txingudik ez zuen neurketa erraza izan, azkenean ez zen hutsean itzuli etxera.
Jardunaldi honen ondoren, hurrengo asteburuan Zaisa Txingudik atsedenaldia izango du. Datorren otsailaren 12an edo 13an jarriko dira berriz ere martxan, beste norgehiagoka gogor batekin. Izan ere, Arrasate etxean jasotzea egokituko zaio, aurten ustekabea izaten ari den taldea hain zuzen ere.
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...
Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera
Txingudi Rugby Klubeko...
Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan
Eguraldia lagun zutela,...
200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...