Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
27 Urr, 2022
Iñigo Camareroren mutilek bigarren garaipena lortu nahi dute etxetik kanpo
Zaisa Txingudi kanpoan arituko da datorren jardunaldian. Hain zuzen ere, Kote Olaizola zelaira joanen da oraingoan, Bera Bera B taldearen kontra neurtzeko. Bidasotarrek bigarren garaipena lortu nahi dute etxetik kanpo eta horren bila joanen dira Donostiara.
Iñigo Camareroren mutilek Donostian izan ziren azken aldiko garaipena errepikatu nahi dute oraingoan ere. Bera Beraren kontra aritu ziren azkeneko aldian, hain zuzen ere, 8-17ko markagailuarekin garaitu zituzten donostiarrak eta orain ere horren bila aterako dira zelaira. Jokalari guztiak prest ditu Iñigo Camarerok eta denboraldi honetan etxetik kanpo bigarren garaipena lortzeko helburua dute larunbaterako (urriak 29). Neurketa arratsaldeko 17:30ean izanen da.
16 urtez azpiko taldea
Zaisa Txingudiko 16 urtez azpiko taldea ere kanpoan arituko da asteburu honetan. Hain zuzen ere, Getxo B bisitatuko dute bidasotarrek larunbatean, goizeko 11:00etan. Aurkari indartsua izanen dute hauek aurrean, baina mugako jokalariek beraien mailarik onena emango dute zelaian eta, batez ere, ikasteko baliatuko dute neurketa hau.
Oktoberfest Kale Nagusian
Asteburu honetan, gainera, Irungo errugbi klubak Oktoberfest ospatuko du hiriko Kale Nagusian. Irungo Udalaren laguntzarekin eta Sorginak, El Tostadero, Gaztelumendi eta Txingudi Rugby Tabernaren partehartzearekin, gargardo festa ospatuko dute Irungo erdigunean, ortzirale eta larunbatean. Bertan, nazioarteko eta nazio barruko garagardo aukera zabala egonen da nahi duenak dastatu dezan. Gainera, zuzeneko musika, pintxoak eta opariak egonen dela ere aurreratu dute klubetik.
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...