Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...
11 Urr, 2022
Talde bidasotarrak denboraldiko bigarren jardunaldian 5-35ko markagailuarekin menderatu zuen La Unica B
Zaisa Txingudik Iruñeako La Unica B taldea bisitatu zuen pasa den asteburuan, denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko. Neurketa guztian zehar sendotasuna erakutsiz eta partida kontrolpean edukita, Txingudik 5-35eko markagailuarekin garaitu zituen iruindarrak, guztira bost entsegu egin ondotik.
La Unica indartsu atera zen zelaira, baina bidasotarrek defentsan egin zuten lan onari esker, ezin izan zuen aurrea hartu markagailuan. Hain zuzen ere, puntuak irabazten lehenak Txingudiko jokalariak izan ziren, Adur Manterolak 0-3koa ezarri baitzuen hagen artean ostikatutako zigor-kolpe baten bidez. Hortik aitzinera, mugakoek kontrolpean eduki zuten partida eta puntuak batzen jarraitu zuten atsedenaldira 20ko errentarekin iritsi bitartean, hiru entsegu eta eraldaketa bat egin ondotik.
Bigarren zatian, modu beretsuan jarraitu zuen Txingudik eta bertze bi aldiz ailegatu ziren entsegu-eremura, horietako bat eraldatzea lortuz eta bertze zigor-kolpe bat sartuz. Hala ere, etxeko taldeak ez zituen besoak jaso eta zigor-kolpe bat ere baliatu ahal izan zuen, neurketa honetan entsegu bakarra lortuz eta 5-35eko markagailuarekin partida bukatuz.
Horrela, norgehiagoka bat galdu eta bertze bat irabazi ondotik, Zaisa Txingudi sailkapeneko laugarren postuan kokatu da, 6 punturekin guztira. Aurretik Zarautz KE (8), Bera Bera RT (8) eta Iruña RC (10) taldeak ditu.
(Argazkia: Laura Selgas)
Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...
Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Neskak Loratzen taldearen kontra, eta Zaisa Txingudik ere 17-13ko emaitzarekin galdu zuen Bera Bera Bren...
Zaisa Txingudik bihar jokatuko du Bera Beraren kontra eta Biok Txingudik berriz, igandean Neskak Loratzen taldearen kontra
Txingudi Rugby Klubeko...
Txingudi Rugby Klubeko gazteek ere arrakastaz bukatu zuten asteburua
Txingudi Rugby Klubeko ia talde guztiek lortu dute asteburua arrakastaz...
Zaisa Txingudik berriz, play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko lehian segituko du
Atsedenaldiaren ondotik, Txingudi...
Biok Txingudik Bera Bera/Ordizia jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, Zarautz B/Beltzak taldea
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako bi...