Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
11 Urr, 2022
Talde bidasotarrak denboraldiko bigarren jardunaldian 5-35ko markagailuarekin menderatu zuen La Unica B
Zaisa Txingudik Iruñeako La Unica B taldea bisitatu zuen pasa den asteburuan, denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko. Neurketa guztian zehar sendotasuna erakutsiz eta partida kontrolpean edukita, Txingudik 5-35eko markagailuarekin garaitu zituen iruindarrak, guztira bost entsegu egin ondotik.
La Unica indartsu atera zen zelaira, baina bidasotarrek defentsan egin zuten lan onari esker, ezin izan zuen aurrea hartu markagailuan. Hain zuzen ere, puntuak irabazten lehenak Txingudiko jokalariak izan ziren, Adur Manterolak 0-3koa ezarri baitzuen hagen artean ostikatutako zigor-kolpe baten bidez. Hortik aitzinera, mugakoek kontrolpean eduki zuten partida eta puntuak batzen jarraitu zuten atsedenaldira 20ko errentarekin iritsi bitartean, hiru entsegu eta eraldaketa bat egin ondotik.
Bigarren zatian, modu beretsuan jarraitu zuen Txingudik eta bertze bi aldiz ailegatu ziren entsegu-eremura, horietako bat eraldatzea lortuz eta bertze zigor-kolpe bat sartuz. Hala ere, etxeko taldeak ez zituen besoak jaso eta zigor-kolpe bat ere baliatu ahal izan zuen, neurketa honetan entsegu bakarra lortuz eta 5-35eko markagailuarekin partida bukatuz.
Horrela, norgehiagoka bat galdu eta bertze bat irabazi ondotik, Zaisa Txingudi sailkapeneko laugarren postuan kokatu da, 6 punturekin guztira. Aurretik Zarautz KE (8), Bera Bera RT (8) eta Iruña RC (10) taldeak ditu.
(Argazkia: Laura Selgas)
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko
Denboraldiko helburu nagusia...
Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...
Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera
Txingudi Rugby Klubeko...
Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan
Eguraldia lagun zutela,...
200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan
Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...