ZAISA TXINGUDIK ETXEAN LEHEN GARAIPENA ESKURATU NAHI DU
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK ETXEAN LEHEN GARAIPENA ESKURATU NAHI DU

Talde bidasotarrak Igorreko Arratiko Zekorrak taldea jasoko du Plaiaundin, larunbatean 16:30ean

Zaisa Txingudik denboraldiko hirugarren neurketa jokatuko du asteburu honetan Plaiaundin, eta etxeko lehen garaipenaren bila aterako da zelaira. Horretarako, Igorreko Arratiko Zekorrak taldea gainditu beharko du bihar urriak 15, larunbata, arratsaldeko 16:30ean.

Aurreko jardunaldian La Unica taldea garaitu ondotik, Zaisa Txingudik dinamika berarekin jarraitu nahi du asteburu honetan ere. Hau lortuta, Euskal 1. mailara itzultzeko helburuan, urrats bat aitzinera eginen luke taldeak eta garrantzitsua izanen litzateke datozen partiduetarako. Hau guztia eskuratzeko, Iñigo Camarerok jokalaria guztiak izanen ditu prest asteburuan, Aitor Asurmendi izan ezik minez jarraitzen duelako.

Aurkariaren inguruan, Arratiko taldea sailkapeneko azken postuan dago kokatuta momentuz, partidurik irabazi gabe eta punturik batu gabe. Etxeko taldea aldiz, laugarren postuan dago, sei punturekin guztira, neurketa bat galdu, beste bat irabazi eta bi bonus puntu lortu ondotik. Hala ere, Camarerok adierazi duen moduan, “ezin gara fidatu, Arratiko aurkari oso kementsua da eta, egoera alde badu, min handia egin dezaken taldea da”. Klubetik aipatu dutenez, bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten azken aldian, bizkaitarrek 46-12ko markagailuarekin garaitu zituzten bidasotarrak.

Txingudi Rugby Klubeko harrobia

Senior taldeaz gain, 18 eta 16 urtez azpiko taldeek eta errugbi eskolakoek ere hainbat partidu jokatuko dituzte asteburu honetan. Gainera, 14 urtez azpiko nesken taldeak ere Gipuzkoako selekzioarekin hitzordua izanen du.

Harrobiko nagusienak Gernikan arituko dira, bertako taldearen aurka, bihar (urriak 15) eguerdiko 12:30ean. 16 urtez azpikoek ere Eibarrera bidaiatu beharko dute, bihar ere, 11:00etan, bertako taldearen kontra neurtzeko. Errugbi eskolako taldeak berriz, topaketa bat eginen dute igandean Hernanin, Hernani, Atletiko San Sebastian, Bera Bera, Zarautz eta Lasarteko Beltzak taldeekin, goizeko 10:30etik aitzinera.

Nesken aldetik, 13 eta 14 urtez azpiko taldea Gipuzkoako selekzioekin bilduko da bihar, Hondarribian, 11:00etatik aitzinera. Azkenik, Plaiaundin ere bertze hitzordu bat izanen dute Lurraldeko neska errugbilariek. Hauek entrenamendu bat ospatuko dute igandean, goizeko 11:00etan. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika