ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZION AURRE EGIN ATLETICO SAN SEBASTIANI
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZION AURRE EGIN ATLETICO SAN SEBASTIANI

Txingudikoek 19-22ko markagailuarekin galdu zuten Atletico San Sebastian taldearen aurka jokatutako partiduan

Pasa den larunbatean urteko lehendabiziko partidua jokatu zuen Zaisa Txingudik, Plaiaundin, Atletico San Sebastian taldearen aurka. Neurketa oso parekatua izan zen eta bidasotarrek ahaleginak egin zituzten puntuak etxean gelditzeko, baina azkenean ezin izan zioten aurre egin donostiarrek markagailuan irekitako aldeari eta 19-22 galdu egin zuten.

Lehendabiziko zatia hasi eta hamabostgarren minuturako, donostiarrek bi entsegu egin zituzten eta bietan arrakasta izanda, markagailua 0-10ean jarri zuten. Hala ere, Txingudikoek ez ziren atzean gelditu eta 18. minutuan, beraien aukera iritsi zen eta Adur Manterolaren eraldaketaren bidez, 7-10ekoa lortu zuen taldeak. Hemendik aurrera, jokoa oso parekatua egon zen. Hala ere, etxekoek egindako akats batzuen ondorioz, ezin izan zuten puntu gehiago batu markagailura atsedenaldia baino lehen. Gainera, taldeak izandako falta metatuengatik, Xabi Sanchez jokalariak txartela horia jaso eta Txingudi bat gutxiagorekin gelditu zen.

Bigarren zatian berriz, tentsioa nabaria zen zelaian eta honek etxekoek akatsak egitea eragin zuen. Hauek aprobetxatuz, Atleticok entsegua egin eta 7-17koa eskuratu zuen. Hala ere, Txingudi indarberritu eta honi aurre egin zion. Hain zuzen ere, pick and go fase baten ondorioz, Ivan Martin marka-gunera iritsi eta bost puntu eskuratu zituen taldearentzat, Adur Manterolak transformazioarekin osatu zuena. Horrela, etxekoak 14-17ko markagailua ipini zuten. 63. minutuan berriz, donostiarrek abantaila handitu zuten entsegu baten bidez lortutako zortzi punturekin (14-22).

Txingudik garaipena hain hurbil ikusita, ez zuen amorerik eman eta egindako entsegu batean arrakasta izanda, 19-22koa eskuratu zuen. Hiru puntuko aldea txikitu nahiean jarraitu zuten etxekoek partiduaren azken minutuetan, baina ezin izan zuten markagailua mugitu. Donostiarrek irabazi zituzten lau puntuak, baina bidasotarrak ere bonus puntu garrantzitsu bat eskuratu zuten, salbatzeko aukerak oraindik ere mantenduz.

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika