Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
04 Urr, 2022
Neurketa bukaera arte etxeko taldea aurretik egon bazen ere, azkenean 22-24ko markagailuarekin galdu zuten Iruñaren aurrean
Zaisa Txingudik aurtengo denboraldiari hasiera eman zion Plaiaundin, baina ezin izan zuen punturik batu azkenean. Neurketaren hasieratik abantaila hartu bazuen ere, talde bidasotarrak akatsak egin eta hauek baliatuta, Iruñak lortu zuen garaipena, 22-24ko markagailuarekin.
Etxeko taldea kontzentratuta atera zen zelaira partiduko lehen zatian. 11. eta 26. minutuetan, Joao Costak hagen azpian entsaiatzea lortu zuen, bi aldietan Adur Manterolak eraldatuta. Horrela, 14-0eko markagailua ezarri zuen Zaisa Txingudik. Hala ere, Iruñak honi erantzun zion eta bidasotarren akatsak aprobetxatuta, bi entsegu egin zituzten, 14-12ra hurbilduz.
Atsedenalditik bueltan, etxeko taldea indarrez atera zen berriz ere zelaira. Zigor kolpe bat hagen artean pasatu ondotik, 17-12koa eskuratu zuten. Hala ere, nekea nabaria zen Camareroren mutilen artean eta hori ordaindu egin zuten defentsan akatsak eginez. Iruñak orduan, bi entsegu eta eraldaketa bat lortuta, markagailua irauli zuen (17-24). Azken minutuetan, mugako taldeak saiakera egin zuen partida irabazteko, baina ez zen nahikoa izan eta 22-24ko markagailuarekin bukatu zen denboraldiko lehen jardunaldia.
16 urtez azpiko taldea
Senior mailako denboraldiko lehen jardunaldia aprobetxatuz, Iruñako 16 urtez azpiko taldea ere Plaiaundin izan zen Zaisa Txingudiren aurka lagunarteko bat jokatzeko. Neurketa ofizial bat ez bazen ere, etxeko taldeak elkarrekin jokatzen zuen lehen partidua zen eta indarrak neurtzeko baliagarria izan zitzaien.
Hondarribiako hondartzan topaketa
Taldeko gaztetxoak ere Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Errioxako taldeen aurka jokatzeko aukera izan zuten Hondarribiako hondartzan, Gipuzkoako Federakuntzak eta Zaisa Txingudik antolatutako jardunaldi batean. Goizeko 10:30ean hasi zen topaketa eta bertan, 10 eta 12 urtez azpiko ia hogei taldek parte hartu zuten ospatutako 6 rugby-ko neurketetan.
Errugbiko modalitate honetan ez dira meleak eta alboko sakeak baliatzen eta jokalariak baloia azkar mugitzera eta tarteak sortzera behartzen ditu. Hala ere, aldaketa hauek ez zuten eragozpenik sortu eta jokaldi ederrak ikusteko aukera egon zen. Iñigo Aizpurua Zaisa Txingudiko eskolako zuzendariak adierazi zuen moduan, “zelaiaren ohiko ingurunetik mota honetako topaketak egitea dibertigarria da txikientzat eta bere jokoan berritasunak gehitzera behartzen ditu, erronka txiki bat suposatuz”. Mugako taldearen inguruan “gure 10 eta 12 urtez azpiko taldeek launa partida jokatzeko aukera izan dute, jatorri ezberdinetako lagunekin elkartuz, gauza berriak ikasiz eta egundoko giroarekin” nabarmendu zuen Aizpuruak.
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...