Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
07 Eka, 2022
Talde bidasotarrak lesioek baldintzatutako denboraldi honi agur esan zion larunbatean eta dagoeneko hurrengoari begira jarri da
Larunbatean, ekainaren 4ean, Zaisa Txingudik denboraldi zail honi amaiera eman zion klubaren eguna ospatuz. Lesioak baldintzatutako urtea izan da taldearentzat, eta mailaz jeitsi badira ere, ilusioz eta indarberrituta ekingo diote berriz ere denboraldi berriari.
2021/22ko denboraldia lesioekin hasi eta arazo berarekin amaitu zen Zaisa Txingudirentzat. Zaila aurreikusten zen urtea jokalari erreferente batzuk erretiroa hartu zutenetik, eta horrela izan da. Lesioek taldearen jokoa baldintzatu dute neurketa guztietan, horietako askotan bidasotarrak ordezkapenik gabe egon dira eta 15 jokalari baino gutxiagorekin jokatu behar izan dute. Hala ere, Txingudikoek ez dute amore eman eta bukaerara arte borrokan ibili dira jeitsiera zuzena zen postu hori uzteko asmoz. Nahiz eta azkenean ez zuten lortu, meritu handiko urtea egin dute eta taldea batera mantendu da azken momentura arte.
Denboraldia ofizialki bukatuta, Zaisa Txingudi hurrengo urteko aurkariei begira jarri da eta dagoeneko taldea eratzen hasi beharko da. Datorren denboraldian Bigarren Euskal Ligan arituko dira bidasotarrak eta, dirudienez, beraien aurkarietako batzuk Amorebieta, Iruña, Arratiko Zekorrak, Lasarteko Beltzak eta La Unica, Gaztedi eta Riojaren harrobiko taldeak izango dira. Txingudikoen artean, 18 urtez azpiko lau jokalari berri arituko dira (Oier Mendi, Asier Aranburu, Andoni Quiñones eta Erlaitz Ayuela), errugbira bueltatuko diren beste bi jokalari ohirekin batera, Ioritz Franco eta Erik Gonzalez. Aldi berean, Pachi Garciak, Ugo Poncinik eta Alejandro Lasak erretiroa hartuko dute, Sylvain Lapeyre AS Urrugna taldera joango da eta Unai Herrero, Bordelera.
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...