ZAZPI KATEGORIETAN ESKURATU ZUTEN GARAIPENA SANTIAGOTARRAK TALDEKOEK
Arrauna

ZAZPI KATEGORIETAN ESKURATU ZUTEN GARAIPENA SANTIAGOTARRAK TALDEKOEK

Abenduaren 18an ospatu zuten Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldia Bidasoan eta Santiagotarrak-eko kirolariek zazpi garaipen eskuratu zituzten

Santiagotarrak taldeko kirolariek Gipuzkoako Ligari hasiera eman zioten pasa den igandean, abenduaren 18an, Bidasoa ibaian. Lehen jardunaldi hau eurek antolatua zen eta, guztira, zazpi kategoria desberdinetan eskuratu zituzten garaipenak.

Hauek izan ziren emaitzarik nabarmenenak:

- Oier Emazabel eta Julen Beltran, kadete scull bikoitzean

- Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez eta Maialen Bengoetxea, gidari gabeko lauko kadeteetan

- Juan Martinez, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Asier Yagüe, lauko scull infantilean

- Jon Ander Penas, Ibai Ochoa, Julen Villafranca eta Ander Aramendi, lauko scull jubenilean

- Oier Zazpe eta Beñat Jimenez, absoluto mailako scull bikoitzean

- Ane Calvo eta Elaia Saenz, jubenil mailako scull bikoitzean

- Maitane Zapirain, jubenil mailako skiff-ean

Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia, urtarrilaren 7an ospatuko da, berriz ere Bidasoa ibaian.

(Argazkia: JJ. Portos)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika