“ZUZENDARITZAK TALDEA OSATZEN LAGUNDU GINTUEN, GU ZORRETAN GAUDE BERAIEN INPLIKAZIOAREKIN”
Eskubaloia

“ZUZENDARITZAK TALDEA OSATZEN LAGUNDU GINTUEN, GU ZORRETAN GAUDE BERAIEN INPLIKAZIOAREKIN”

Behe Bidasoa eskualdean zegoen hutsunea betetzeko asmoarekin sortu zen Txingudi Egaindar Kluba. Lehen urtean, bi talde osatu zituzten; emakumezkoen eskubaloi eta gizonezkoen senior taldea. Egun, sortu eta urte batera, kluba handitu eta gizonezkoen bi senior talde osatu dituzte. Horietako bat, lehen denboraldian, mailaz igotzea lortu du ere. Kirolaren eta eskubaloiaren baloreen bidez, gazteak hazi eta hezitzea du xede proiektu honek. Teilatua prest, orain etxearen zola handitu nahi du klubak; datorren urteari begira, harrobia landuko duen Eskola martxan jarri nahi dute. Txingudi Egaindar Kluba gertutik ezagutzeko, Ion Thalamas Goibar taldeko jokalariarekin eta Izaskun Larruskain batzordekidearekin izan gara:

Pasaden asteburuan Sima Corazonistas 34-21 garaitu zenuten eta Lurraldeko 1.mailara igo zineten. Pandemiaren urtearen ostean, pozgarria izango zitzaizuen mailaz igotzea:

Ion Thalamas: Oso pozik gaude. Aurreko denboraldian ezin izan ginen igo, baina aurten denboraldi polita egin dugu, neurketa gehienak irabazi ditugu. Bai jokalariak, bai kluba oso pozik gaude 1.Lurraldeko mailara lortutako igoerarekin. Sortu ginenetik genuen buruan igoera eta bigarren urtean lortu dugu. 

 Pozgarria igoera, baina are pozgarriagoa jokatzeko aukera izatea: 

I.T.: Bai, igoera baino garrantzitsuagoa. Pasaden urtean hirugarren postuan gindoazen, pandemia iritsi eta bertan behera geratu zen dena. Lehen itzuliko puntuak baliatu zituzten igoerak zehazteko eta ez genuen maila igotzeko txartela eskuratu. Bigarren urte honetan, indar gehiagorekin aritu gara, bigarren urtea delarik taldea egonkortu da eta bai jokatzeagatik, bai igoera eskuratzeagatik ikaragarri pozik gaude.

Batzordekideak ere pozik al zaudete? Aurten gizonezkoen bi senior talde izan dituzue, proiektua handitzen ari denaren seinale:

Izaskun Larruskain: Aurten gizonezkoen senior mailan bi talde izan ditugu; bata mailaz igo da (Goibar), eta besteak (Egaindarrek), oso oso ondo jokatu du. Talde berria zen eta oso pozik gaude egin duten garapenarekin. Emakumezkoen senior taldea ere ondo aritu da aurtengo denboraldian. Pasaden urtean, taldea berria zen, elkarren artean ez ziren ezagutzen, eta kopuru aldetik ere nahiko justua zen. Aurten, taldea indartu da, pandemia garaian ez zuten jokatu, baina formakuntzan jarraitu zuten eta lana sumatu da. Hiru taldeek izan duten hobekuntza nabaria izan da, beraiek pozik daude, gu ere bai proiektua eta baloreak aurrera egiten doazela ikusten dugulako. 

Emakumezkoen taldeak hainbat neurketa irabaztea lortu du aurtengo denboraldian.

I.L.: Joan den urtean ez zuten neurketarik irabazi, aurten hobetzen hasi dira eta garaipenak, tantaka-tantaka, iritsi dira. Taldea egin dute, entrenamendu guztietara joaten ari dira, beraien arteko harremana egonkortu da…Horrekin batera, zenbait neurketa irabazten dituztela eta, pixkanaka, lorpenak lortzen ari dituztela asko pozten gaitu. 

Txingudi Egaindar Klubak balore ezberdinak ditu eta hori irakasten saiatzen zarete. Nondik dator proiektua?

I.L.: Gure lehen proiektua emakumezkoen taldea izan zen. Ikusi genuen Behe Bidasoa eskualdean eskubaloira jokatu nahi zuten neska talde bat talderik gabe geratzen zela eta guregana hurbildu ziren. Beraiekin eta beste talde batzuekin harremanetan jarri ginen eta nabaritu genuen hutsune bat zegoela. Txingudi Egaindar sortzeko lehen urratsa hori izan zen, duela bi urte. Iritsi zitzaigun demanda serioski aztertu genuen, taldea osatzeko prozesua eman zen eta emakumezkoen taldea osatzen ari ginela, asmo berdinekin mutil talde bat gerturatu zen. Hori ere aztertu genuen eta talde hori aurrera eramateko aukerak ikusi genituenean egikaritu genuen proiektua. Hasieratik, garbi genuen eskubaloia indartu nahi genuela. Irungo kirol nagusia izanik, eskaintza gehiago egoteak eskubaloia indartzen duela uste dugu. Ez hori bakarrik, eskaintza handitzeaz gain, emakumeei eskubaloia lantzeko aukera ere xede genuen. Bigarren hezkuntzatik aurrera, adin batera iritsita, orokorrean, emakumeek kirol gutxiago egiten dute eta hori indartzea bazen gure hasierako asmoetako bat. Etorkizunera begira, etxea teilatutik hasi genuenez (senior mailatik), etxearen zola egonkortu nahi dugu. Nahiko genuke harrobia sendotu, eskola egin eta Behe Bidasoa eskualdeko neska-mutilak eskubaloian hezi. Buruan ere inklsio talde bat sortzea dugu, baina, oraingoz, egoerak ez digu baimentzen horrelakorik egitera.  

Jokalari gisa, proiektu horietan parte hartzeko prestutasun osoa duzue?

I.T.: Modu batean edo bestean, zuzendaritzak lagundu gintuen taldea osatzen eta zorretan gure alea jarri nahi dugu kluba hazi dadin. Eskatzen diguten ekintzetan parte hartzen dugu; esaterako, ikastetxeetara joaten gara hitzaldiak eta entrenamenduak egitera. Gustoko dugu eskubaloia eta bat gatoz klubak helarazi nahi dituen balore horiekin. Ekintza horiek politak dira, kluba hazteko balio izaten dute eta jokalariek argi dugu aurrera eraman behar direla.

Nolako esperientziak dira horiek?

I.T.: Kasualitatez, nik ezin izan nuen joan, baina taldekideek diotenari buruz, esperientziak oso aberasgarriak dira. Klasearen ordez, ikasleak eskubaloira jokatzen jartzen ditugu eta, noski, beti eskertzen dute. 

Irungo Gazteak taldea desagertu zen eta eskubaloira jokatzen zuten neska-mutilak talderik gabe geratu izan dira urteetan zehar. Inola ere, ez duzue konpetentzia bilatzen.

I.L.: Inundik inora ez gara konpetentzia, nori eta Bidasoari, gainera. Gure helburua beti izan da eskubaloia indartzea. Jende askok horrela pentsatzen du; futbolean, aldiz, normaltasunez hartzen dugu Irunen talde nagusi bat izan eta beste hainbat futbol talde izatea. Horiek ez dira konpetentzia, futbola indartzen duten beste klub batzuk dira, gure antzera. Kirol guztietan proiektu ezberdinak egon behar dira kirola indartzeko. 

Azken aldian kirolak dituen puntu beltzak aipatu dira, baina kirolak pertsonen heziketa lantzeko balore baliotsu ugari ditu:

I.L.: Halaxe da. Guk aipatutako baloreak aurrera eraman nahi ditugu, horrek ez du esan nahi beste taldeek hori bera egiten ez dutenik. Guk kirolaz disfrutatu nahi dugu, konpetentzia puntu hori ez duten jokalariei zuzenduta dago kluba. Kirolak exigentzia puntua eskain diezazuke non pertsonalki garatu behar duzuna, baina helburua ez du zertan izan behar neurketak irabaztea. Neskek ez dute irabazi, baina pozez txoratzen gaude egin duten lanarekin, esaterako. Garapen pertsonala da bilatzen duguna. Emaitzak iristen direla, hobe, baina ez da gure lehentasuna. Eskubaloian jokatu nahi duen pertsona orok probatzeko eskubidea duela uste dugu; horregatik, burubelarri gabiltza inklusibotasun proiektuarekin. 

I.T.: Denok nahiago dugu irabaztea, baina guretzat lehentasuna eskubaloiak du eta horren inguruan sortzen den guztiak: ondo pasatzea, kide berriak egitea eta eskubaloiaz gozatzea. 

Entrenamenduak behar bezala egiteko azpiegiturak dituzue?

I.T.: Ez dakigu pandemia den ala Irungo kirol instalazioen egoera den, astelehenetan Uranzu Pilotalekuan entrenatzen dugu eta gero asteko gainontzeko egunetan Gazteluzar Ikastetxeko gimansioan betetzen dugu lana. Eskertu behar diogu Gazteluzarri; bestela, astean zehar entrenamendu bakarra egingo genuke. Guk geuk jarri genituen ateak eta marrak behar bezala marraztu genituen, pista erdian moldatu gaitezke. 

Neurriak arautuak dira?

I.T.: Ez dira arautuak, ez. Momentuz, aurrera atera dugu denboraldia, baina espero dugu datorren denboraldian baliabide gehiago izatea. Berdin zaigu Uranzun ala Artalekun izan. 

Mezu bat bota Txingudi Egaindarrera izena-eman nahi duen horrentzat…

I.L.: Norbaitek zalantza edota probatzeko gogoa badu, guk ekintza desberdinak antolatuko ditugu beldurrik gabe probatzeko. Garrantzisuena da herritarrek jakin dezatela eskubaloian aritzeko beste aukera bat dagoela eskualdean. Bereziki, gure kluba ezagutzera emakumezkoak animatu nahi ditugu. Etorri, probatu, ikusi zer den eta gero erabaki.

I.T.: Eskubaloi zale asko dago eskualdean eta ez du zertan aurretik eskubaloian jokatzen jakin, hemen dute aukera maite duten kirolean hasteko. Etorri eta probatu, ateak irekiak dituzue. 

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika