Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
26 Mar, 2021
Jacobo Cuetarak, Quabit Gudalajararen neurketaren aurretik, Sacyr Asobal Liga bukatzeko geratzen diren neurketen balioa azpimarratu du.
Azken txanpan sartua da Sacyr Asobal Liga eta Bidasoaren denboraldia. “10 final geratzen dira”, aipatu du Jacobo Cuetarak. Eta ez da gutxiagorako; izan ere, Sacyr Asobal Ligako bigarren postua mantentzeko neurketa guztiek balio handia izango dute. Horregatik, Quabita Gudalajara garaitzeko, “gure bertsiorik onena eman behar dugu, azkeen asteetako mailari eta jokoari eutsi beharko diogu”, aitortu du.
Biharko neurketaren inguruan galdetuta, Bidasoaren teknikariak neurketa zaila eta tranpa izan daitekeela ohartarazi du: “salbazioa jokoan duen taldea da Guadalajara. Maiz talde horiek dira arriskutsuenak, gutxi galdu eta asko irabazteko baitute”. Ez da asko atzera egin beharrik Morrazoko Cangasen aurkako partiduaz gogoratzeko, antzeko egoeraren aurrean dago Bidasoa. Bidasoak Quabit Guadalajara “gutxiestesteko akatsean” ezin duela erori ohartarazi du; izan ere, “emaitzak erreparatuz gero, Quabit Gudalajarak Bada Huesca mendean hartzeko aukerak izan zituen, gu irabazi gintuen eta Sacyr Asobal Liga honetako sasoi onenetakoan dagoen taldea”.
Beti bezala, teknikari asturiarrak neurketaren gakoa talde irundarrararen errendimenduan zentratu du: “azken asteetako jokoari eta defentsari eutsi behar diogu garaipena lortzeko”. Hain zuzen ere, azken asteetako albiste postiboak Bidasoaren defentsa eta atepeko maila izan dira. Ciudad de Logroño eta Navaren aurkako neurketetan mailarik onena berreskuratu dute, baina Jacobo Cuetarak zuhurrak izateko deia egin du: “Oso pozik gaude defentsako eta atepeko lanarekin, bi atezainak oso maila ona ematen ari direla. Horrek guztiak lasaitasun eta sendotasun handia ematen digu erasoan, eta lau puntu garrantzitsu ateratzeko aukera eman digu hilabete honetan, baina ezin dugu normaltzat hartu jardunaldiro 21 gol jasotzea, denboran ez da jasangarria”.
Jokalarien osasuna.
Otsaila eta martxoa hilabete zailak izan dira Bidasoarentzat. Jokalari askok min hartu eta taldearen erritmoan baldintzatu dute. Horren aurrean, Jacobo Cuetarak taldearen osasunaren egoera zein den argi utzi du: “entrenatu ahal izan duten jokalariak pixkanaka erritmoa hartzen ari dira. Rodrigo Salinasen kasua desberdina da, partidaz gainezka ibili da eta horregatik atsedena eman diogu aste honetan. Kauldi Odriozok ez du jokatuko eta Adrian Crowley azken unera arte zalantza izango da”. Oro har, taldea “hobetuz” doala aitortu du Cuetarak, baita “martxoa zaila izaten jarraitzen ari dela” ere. Taldearen erritmo faltak eta nekeak “Quabit Guadalajararen aurkako partidua zaildu dezakeela” aipatu du.
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...