20 Urr, 2020 Irun, Futbol, Real Union, Coronavirus, Covid-19, Segunda B
Igandean ofizial egin zuten positibo kasuaren ondoren egindako PCR probek, Real Unionen beste kasu positibo bat atzeman dute.
Real Unionek ilusioz ekin zion aurreko astean entrenaenduetako lanari, denbora asko zeraman talde irundarra jokatu gabe. Igandean denboraldi berriko lehen neurketa jokatu behar zuten, Alaves B-ren aurka, baina, ordubete lehenago talde txuri-beltzeako jokalari bat Covid-19 birusaz kutsatuta zegoela jakinarazi ondoren, epaileak neurketa bertan behera uztea erabaki zuen.
Atzo bertan, Real Unioneko jokalariek, entrenatzaile taldeko kideek eta ordezkariek PCR probak egin zituzten, 26 orotara. Atzo arratsaldean bertan, Osakidetzako adituek jakinarazi zion klubari beste kutsatu berri bat atzeman dutela, eta beraz, hauek ezarriko diete hurrengo egunetan zein protokolo jarraitu beharko du taldeak.
Gauzak horrela, larunbatean Leioaren aurka etxetik kanpo lehiatu beharreko neurketa jokatu ahalko den zalantza dago. Datozen egunetan jakingo dugu zein izango den taldeak jarraituko dituen neurriak eta zein epetan berreskuratuko duen, momentuz, bertan behera neurketa bakarra. Aitor Zulaikaren denboraldi hasiera ez da batere erraza izaten ari; izan ere, bi kutsatu horietaz gain, lehen taldea 10 jokalarik min hartuta daude. Real Unionek berdegunean eta berdegunetik kanpo arazoz beteta aurkitzen da.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...