2019a HASTEKO BERDINKETA MINGARRIA
Futbola

2019a HASTEKO BERDINKETA MINGARRIA

Norgehiagoka gogorra jokatu zuten Tudelanok eta Real Unionek larunbatean. Bi taldeak urteko lehen garaipena eskuratzera atera ziren eta aukerak hasieratik sortu zituzten bi taldeek.

Etxeko taldea izan zen lehena markagailuan aurreratzen 12.minutuan. Baina minutuak aurrea joan ziren einean, talde txuribeltzak, larunbatean horiz jantzia zioana, baloiaren jabe egin zen eta Galani egindako penalti bat baliatu zuen partidua berdintzeko. Jorge Galan bera izan zen golegilea.

Bigarren zatian, haizeak futbol zelaia astindu zuen eta jokoa zakartu zuen. Real Union taldea oso ordenatuta aurkeztu zen zelaian eta Juan Dominguezek egindako aldaketek jokoan eragin handia egin zuten.

Horrela, 80.minutuan Orbegozok 1-2ko jartzea lortu zuen, denboraldiko 10. Gola Real Unionen aurrelariarentzat. Talde irundarra jokoan eta markagailuan aurretik zela eta hiru puntuak Bidasoaldera etorriko zirela aurreikusten zenean, Tudelanok binako berdinketa eskuratu zuen.

Berdinketa mingarria beraz larunbatean Real Unionek Tuteran lortutakoa. Hurrengo norgehiagoka Torrelavegan jokatuko du Juan Dominguezen taldeak, bigarren bueltako lehen partidua izango dena. Azken jardunaldi honen ondoren, 22 punturekin sailkapeneko 13.na da Real Union. Ea 2019 honek aurreko urtean baino garaipen gehiago dakartzan. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika