24 URTE ONDOREN GARAIPENA EUROPAN
Eskubaloia

24 URTE ONDOREN GARAIPENA EUROPAN

Izugarrizko neurketa eginez Bidasoak Tartan Presov talde eslovakiarra 23-25 menderatu zuen, 24 urte ondoren, Bidasoaren kamiseta horia EHF Txapelketan garaipen berri bat erdietsi du

23 – Tatran Presov (13+10): Chupryna, Rabek (4), Urban (4), Afanou (3), Javi Muñoz (4, 1 p.), Vucko. Lapajne; Cvitkovic, Djeric (1), Krok, Tsarapkin (1), Stranovsky (1), Grzentic (5), Hozman eta Magalden.

25 – Bidasoa Irun (13+12): Xoan Ledo, Kauldi Odriozola (6, 1p.), Zabala (1), Esteban Salinas (2), Azkue (2), Rodrigo Salinas (3), Leo Renaud (2); Rangel, Cavero (3), Crowley (2, 1p), Iker Serrano (2), De la Salud (1), Seri (1), Matheus, Barthe eta Tesoriere. 

Aurreko urtetik Bidasoak balentria izugarriak burutzen ari dela, baina atzo muga guztiak gainditu zituzten. 12 orduko bidai bat egin ondoren, Presovera iritsi ziren larunbatean zeltuak zein jokalariak hainbeste espero zuten neurketa jokatzeko. Jokatu eta irabazi, eta nola gainera. Bidasoak garaipen gosea du eta norgehiagoka guztietan argi geratzen da zein den taldearen helburua, garaipena.

Bikain hasi zuen norgehiagoka Jacobo Cuetararen taldeak, Rodrigo Salinas izan zen lehena EHF Txapelketan gola sartzen, eta beste gol batzuren bitartez lehen abantailak irundarrarenzat ziren. Lehen zatiko errenta nagusia 18.minutuan iritsi zen, 8-10ekoa adierazten zuen markagailuak, baina ordutik aurrera Tartan Presovek neurketa berdindu eta 23.minututik aurrera markagailuan agintzen hasi zen. Hori bai, errentak gol batekoak izaten jarraitzen zuten eta atsedenaldira 13-13ko berdinketarekin iritsi zen.

Bigarren zatia berriro ere talde irundarraren abantaila batekin iritsi zen, Rangelen geldiketa on batek Kauldiren kontraeraso azkarra ahalbidetu zuen, hala ere, bigarren zatiko lehen minutuetan urduritasuna nabaria zen eta huts asko egin zituzten bi taldeek. Huts horiei hobekien erreakzionatu zuen taldea Jacobo Cuetararena izan zen eta 46.minutuan 0-4ko partzial baten bitartez 15-19ko abantaila lortu zuten. Ez zen neurketako errentarik nagusia izango, izan ere, 48.minutuan bost goletara aldendu zen Bidasoa, 16-21eko markagailuarekin hain zuzen. Orduan etxeko taldeak erreakzionatu zuen eta asko hurbildu ziren markagailuan, gol bakoitzak urrea balio zuen eta orduan Jon Azkue kapitainak ardura hartu zuen EHF Txapelketako lehen bi puntuak irunera eramateko. Azken markagailua esan bezala, 23-25ekoa izan zen.

Eslovakian jokatu eta irabazitako Velux EHF Kopako lehen jardunaldiaren ondoren, Bidasoaren hurrengo neurketa datorren asteazkenean izango da, Benidormen aurka Asobal Ligaren hirugarren jardunaldiari aurre egingo diote. Berriro ere, astean zehar bi neurketa jokatu beharko ditu Bidasoak, larunbatean Artalekura Europako txapelketa itzultzen baita, arratsaldeko 16:00tan Cocks talde finladiarraren aurka. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika