41 PUNTU ESKURATU DITU BIDASOAK DAGOENEKO
Futbola

41 PUNTU ESKURATU DITU BIDASOAK DAGOENEKO

Recoletas Atletico Valladolidek ere ezin izan du Artalekun garaipena erdietsi. Nahiz eta hotz hasi duen neurketa, talde handien antzera erdietsi du garaipena Bidasoak (31-24).

Neurketa hasi aurretik, Sacyr Zerbitzuen Gerenteak, Julian Toledanok, Sacyr Asobal Ligako martxoko MVP-aren garaiukarra eman dio Jon Azkue oriotarrari. Horretaz gain, Bidasoaren eta Recoletas Atletico Valladoliden arteko neurketak gonbidatu berezia izan du; Espainiako selekzioko hautatzaileak, Jordi Riberak, Artalekutik jarraitu du partidua. Bidasoa denboraldi ikaragarria egiten ari den seinale.

Norgehiagoka erritmo aldetik hasiera bortitza izan du. Recoletas Atletico Valladolidek minutu bakarrean kontraerasoko bi gol egin ditu. 7 metroetatik 2-2 berdindu du markagailua Bidasoak. 3-2 eta 4-3 aurretik jarri da etxeko taldea, baina Jacobo Cuetararen taldeak arazo larriak izan ditu Recoletas Atletico Valladoliden eraso azkarrak gelditzen eta 5-6ko markagailuarekin neurketa geratzera behartuta ikusi du bere burua. Hustartearen ostean, 6-7kotik 10-7 irabaztera pasa da Bidasoa. . Valladoliden erritmoa geratu du eta talde irundarra neurketan agintzen hasi da. Ondorengo minutuetan hiru goleko errentan mantendu da talde irundarra, baina Ander Ugarte eta Diego Caminoren agerpenak arazoetan jarri dute berriz ere. Recoletas Valladoliden jokatzen duen jokalari irundarrak lau gol erdietsi ditu lehen zatian eta bere taldea 15-14ra gerturatu du. Edonola ere, Julen Aginagalde eta Sergio de la Saluden golen bitartez Bidasoak hiru goleko abantaila berreskuratu du eta 17-14koarekin eman dio amaiera lehen zatiari.

Bigarren zatia bortitz hasi duen taldea Bidasoa izan da. Ordura arteko errenta nagusia lortu du lehen bost minututan (20-15) eta David Pisonerok, Atletico Recoletas Valladolideko entrenatzaileak, hutsartea eskatu behar izan du. Kanpoko taldeak bost minutu golik sartu gabe igaro ditu, bikain estutu du Bidasoak defentsan. Errenta nagusia handitzen joan da Bidasoa, 22-16 eta 23-16ra handitu du aldea Iker Serrano eta Jon Azkueren golen bidez. Roberto Perezek eta Diego Caminok lau goletara hurbildu du Valladolid (23-19) eta Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu du. Sergio De la Saludek eta Iker Serranok birritan neurketa zazpi goletako aldera bideratu dute (27-20). Horrez geroztik, Bidasoak maisuki jakin du neurketaren ‘tempo’-a geldotzen eta erdietsitako abantaila mantentzen. Azkenean, 31-24 bukatu da neurketa Artalekun.

31 - Bidasoa-Irun (17+14): Ledo; Cavero (1), Racotea (1), Zabala (1), Salinas (7, 2p), Tesoriere, Bonanno (1); Crowley (2), Aginagalde (2), Serrano (3), De la Salud (7, 2p), Azkue, (5, 1p), Da Silva (1) y Nieto.

24 - Recolectas Atlético Valladolid (14+10): Calle (César Pérez); Ugarte (4), Pérez (2), Fernández (2), Patrianova, M. Martínez (4), Serrano (5), N. García, D. Camino (1), López (1), A. Martínez, R. Pérez (1), M. Camino (3), M. García y Rodríguez (1). 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika