7 IZANGO DIRA SANTIAGOTARRAKEN IZENA EUROPA ETA MUNDURA ZABALDUKO DUTEN PALISTAK

Datozen asteetan, piraguisimoko sprint eta maratoi modalitateetan, Aitor Gorrotxategik, Nerea Garciak, Maialen Arsuagak, Eider Amundarainek, Martin Mirandak, Unai Amostegik eta Uxue Arsuagak 23 urtez azpiko eta junion mailako Europa eta Munduko Txapelketetan lehiatuko dira. 

Azken aldian eroso asko ohitu gara Santiagotarraken lorpenak entzun eta nork bere egitea. Harrobiko lan ikaragarria egiten duen Elkartea da Santiagotarrak, Espainiako klub bakarra da uretako hiru modalitate batzen dituena: piraguismoko ur lasaiak eta ur biziak eta arrauneko aulki mugikorra. Ur lasaietan zentratuz, aurten 7 dira Espainiako Txapelketetan emanaldi onak egin eta Europa eta Munduko Txapelketetarako txartela eskuratu dutenak. Aitor, Nerea, Maialen, Eider, Martin, Unai eta Uxue, denak harrobikoak, denak Santiagotarrakekoak, denak Behe Bidasoa eskualdekoak.

“Klubean daramadan urteetatik, eta asko dira, ez dut horrelako urterik bizi, aurten jauzi handia eman dugu klub gisa”, aitortu du Aitor Zabalak, Santiagotarrak Elkarteko entrenatzaileak, bart eginiko prentsaurrekoan. Polonian jokatuko den sprint modalitateko Europeoan, Moskun izango den maratoi modalitateko Europeoan eta Portugalen jokatuko den sprint modalitateko Munduko Txapelketetan 7 izango dira Santiagotarrak Elkarteko ordezkariak izango direnak, momentuz; izan ere, maratoi modalitatean parte hartzen dutenen sailkapenaren arabera, Munduko Txapelketan parte hartzeko aukerak izan ditzakete. Gauzak horrela, honako hauek izango dira partaideak:

Sprint modalitateko Europako Txapelketan:

- Aitor Gorrotxategi, 23 urtez azpiko K1 1000 eta 500 metroetan.

- Nerea Garcia, 23 urtez azpiko K4 500 metroetan.

- Maialen Arsuaga, junior mailan K2 500 eta 200 metroetan. 

Maratoi modalitateko Europako Txapelketan: 

- Eider Amundarain, Junior mailan K1 19 kilometroko proba.

- Martin Miranda eta Unai Amostegi, Junior mailan K2 22 kilometroko proba. 

Sprint modalitateko Munduko Txapelketan: 

- Uxue Arsuaga eta Maialen Arsuaga, Junior mailan K2 200 metroetan.

- Aitor Gorrotxategi, 23 urtez azpiko K1 1000 eta 500 metroetan.

- Nerea Garcia, oraindik zehazteke parte hartuko duen modalitatea.

Oztopoa, betikoa.

Honek guztiak kostu ekonomiko handia du Santiagotarrak bezalako klub batentzat. Aitor Zabalak iragarri duenez, “gutxi gora behera, sailkatu bakoitzeko horrelako txapelketek 1.000 euroko kostua izaten dituzte; 10 proba desberdinetan 7 sailkatu ditugunez, 10.000 euroko gastua izango dugula kalkulatu dugu”. Klubak finantziazioan lagundu izan ohi du, baina, oro har, kirolariak edota bere familiak ordaindu beharreko kantitatea da.

Horregatik, Behe Bidasoako norbanako, instituzio, elkarte eta enpresei eskua luzatu dio Santiagotarrak elkarteak: “bizum bidez norbanako bakoitzak bere ekarpena erraz egiteko kontua ireki dugu. Badakigu garai zailak direla, baina Irungo pertsona eta enpresei eskua luzatzen diegu afera honetan lagundu dezaten”.

Ekarpenak egiteko, aurrerago jakinaraziko dute zein zenbakian egin beharko diren ekarpena. Aitor Zabalak adierazi duenez, bakoitzak ahal duen eta nahi duen neurrian, guztiak “ongi etorriak”. Aurrerago, finantziazioa bultzatzeko ekimen gehiagoren berri emango dutela ere jakinarazi zuen Santiagotarrak Elkarteak.

Bidasoako jeitsieraren LV. edizioa. 

Aurreko urtean ez bezala, datorren udaran Bidasoa ibaiaren LV.edizioa jokoan jarriko da. Hitzordua uztailaren 10an izango da, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Beti bezala, txanda, maila, partaide eta kanoa ugari jasoko ditu Bidasoa ibaiak eta aurten, omenaldi gisa, urtero argitaratzen duten kartelak Europako eta Munduko Txapelketetara sailkatutako palisten aurpegiak txertatu dituzte. Jeitsiera finantziazioan laguntzeko ere baliatzeko asmoa du Santiagotarrak Elkarteak. 

SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...

UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...

ROBERTO RIVASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka

Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika