ABUZTUAREN 29 ETA 30an HASIKO DA REAL UNIONEN DENBORALDIA
Futbola

ABUZTUAREN 29 ETA 30an HASIKO DA REAL UNIONEN DENBORALDIA

(Argazkia: Gio Batista)

Espainiar Estatuko futbol federazioak atzoko egunean 1.Federazio mailako txapelketen egutegi ofiziala ezagutzera eman zuen.

Espainiako Futbol Federakundearen Ordezko Batzordeak kategoria ezberdinen egutegiak onartu ditu eta uztailaren 1etik aurrera taldeak inskribatzeko eta parekatzeak zozketatzeko prozesua hasiko ditu. Real Unioni dagokionean, denboraldi berria abuztuaren 29 eta 30an hasiko du.

Gainera, Espainiako Futbol Federazioak antolatzen dituen txapelketen xehetasunak ere berretsi dituzte; besteak beste, Errege Koparen lehiaketarena. Brontzezko kategorian aditua den ‘Segunda B pro’ twitter kontuak aurtengo Errege Kopan parte hartuko duten 1. Federazio mailako taldeen zerrenda argitaratu zuen eta bertan, Real Unionen izena ageri da. Historian zehar lau Errege Kopa eskuratu duen talde txuri-beltzak, 2017ko abuztuaren 30etik zeraman Errege Kopako txapelketa jokatu gabe, Calahorraren aurka 1-0 galdu zuen orduan. Oraindik memorian iltzatuta dauden balentria andana egin ditu Real Unionek lehiaketa honetan eta, dudarik gabe, klubarentzat albiste ona da horrelako txapelketa batean berriro ere lehiatzea.

Denboraldi-aurreko bi hitzordu garrantzitsu. 

Denboraldi hasiera finkatuta dagoelarik, denboraldi-aurrearen hasiera hurbiltzen hasia da. Oraindik kluba talde berria osatzen ari den une honetan, denboraldia hasi aurreko bi lagun arteko finkatuta omen ditu. Lehen hitzordua uztailaren 31n izango da, Santanderreko Racingen aurka. Oraindik xehetasun gehiegirik ez dugun arren, Real Unionek taldearen aurkezpena egiteko baliatuko du, zuzendaritza eta talde berria zalegoaren aurrean aurkezteko.

Bigarren deialdi garrantzitsu bat izango du Real Unionek denboraldi-aurrean. Atzo Athleticek iragarri zuen arabera, abuztuaren 11n talde txuri-beltzak lehoi kumeen aurka neurtuko dituzte indarrak. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika