Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
11 Urr, 2021
Leongo Ademar oso nagusi izan zen eta Semedoren lanean oinarrituta (11 gol) C.D. Bidasoa 34-25 mendean hartu zuen.
Talde irundarra esku-hutsik bueltatu zen Leondik. Ademarren aurka 34-25 galdu zuen C.D. Bidasoak eta egutegi konplikatuko lehen aurkariaren kontra ezin izan zituen punturik batu. Sailkapenean, Jacobo Cuetararen taldea zazpi punturekin laugarren postuan segitzen du, hirugarren sailkatua den eta ostiralean aurkari izango duen Balonmano Logroño La Riojaren atzetik.
Nahiz eta neurketa amaierako emaitza mardula izan, lehen ordu laurdenean ondo ekin dio C.D. Bidasoak neurketari, abantaila minimoarengatik aurretik mantendu da markagailuan. Ander Ugartek egin du 9-10 gola eta hortik aurrera, etxeko taldeak hartu du norgehiagokaren gidaritzapea. Defentsan lan bikaina gauzatu du Manolo Cadenasek zuzentzen duen taldeak eta C.D. Bidasoak zazpi minutu golik egin gabe izan zen. Erasoa ordenatu nahian, birritan eskatu zuen Jacobo Cuetarak hustartea, baina ezin izan zuen ekidin Leondarrek aldeak handitzea. Cavero eta Victor Rodriguez saiatu ziren aldeak murrizten, baina azken minutuetako partzialaz baliatu zen Ademar Leon atsedenaldira 18-13 joateko.
C.D. Bidasoak punturen bat lor zezan, azkar sartu behar zen partiduan, jokalariek bazekiten eta horretara irten ziren kantxara. Sierra atepean zela, hiru goletara hurbildu zen C.D. Bidasoa (22-19, 40.minutuan), baina ez zuten Ademarren errenta iraultzeko aukera gehigirik izan. Minutu andana eman zituzten hiru edo lau goleko aldeekin, baina larunbatean talde irundarra ez zen argi ibili erasoan. Ademarrek bi jokalari gutxiagorekin jokatu arren, sei minutu igaro zituen talde irundarrak golik egin gabe. Berdinketa edota garaipena eskuratzeko aukera guztiak bukatu ziren eta 11 gol egin zituen Leandro Semedo jokalaria arduratu zen neurketa guztiz erabakitzeaz (34-25).
Fitxa teknikoa
Abanca Ademar León (18+16): Papantonopoulos, Pérez Arce (6), Milosavljevic, Virbauskas (5), Liapis (2), Semedo (11), Fernández (2); Bomastar, Casqueiro (1), Boskos (2), Lodos, Santista (5), Soljic.
Bidasoa Irun (13+12): Ledo, Cavero (4), Salinas (4), Tesoriere, Francisco da Silva, Rodríguez (4), Zabala (4); Sierra, García, Azkue, Fernández (3), Ugarte (4), Aginagalde, Renaud-David (2), Mujika.
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...