15 Uzt, 2019 Irun, Futbola, Real Union, Iñaki Urkizu, Eneko Eizmendi, Alain Eizmendi, Iñaki Recio, Aitor Aranzabe
Real Unionek denboraldi berriko plantila egituratzen jarraitzen du: Aitor Aranzabe eta Iñaki Recio utzita arituko dira, Eizmendi anaiak urtebete jarraituko dute eta Urkizuk futbola uzten du
Aurredenborladia aurreko ostegunean hasi zuen Real Unionek, eta entrenamendu horretan bi aurpegi berri ezagutzeko aukera izan genuen. Aitor Aranzabe eta Iñaki Recio 20 urteko gazteak Real Unionen arituko dira datorren denboraldian Errealak utzita. Biak ala biak Errealaren hirugarren taldean jokatu dute azken denboraldian eta Sergio Francisocoren, Real Unioneko jokalari ohiaren, agindupean egon dira.
Aranzabe hegal aurrelaria da eta Recio hegaleko atzelaria da eta esan bezala, biek txikitatik Zubietan entrenatu izan dute. Mugimendu honi esker, Alberto Iturraldek eskuin hegaleko bi jokalari berri eskuratu ditu.
Hegaleko bi anaiek ere kontratuta berritu dute
Aurreko urtean mailarik onena erakutsi zuten bi jokalarik kontratua berritu dute ere. Eizmendi anai beasaindarrak datorren denboraldian ere talde txuribeltzean jarraituko dute. Eneko Eizmendik aurreko denboraldian 32 norgehiagoka eta 1.850 minutu jokatu zituen eta Alainek 38 neurketetan bost gol eskuratu zituen, denboraldi osoan zehar hasierako hamaikakoan kontsolidatuta.
Urkizuk ordea, futbola utziko du
Lesio askoko denboraldi baten ondoren, Iñaki Urkizu Berastegiarrak futbola uztea erabaki du. Azken denboraldietako kapitainak Real Unionekin 138 norgehiagoka eta 11.233 minutu jokatu ditu, horietatik 121 partiduetan hasierako hamaikakoan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...