AITOR ZULAIKA: “BARRUKO JOKOA MOZTU ETA BALOIAREN JABETZA EDUKITZEA IZANGO DA GAKOA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “BARRUKO JOKOA MOZTU ETA BALOIAREN JABETZA EDUKITZEA IZANGO DA GAKOA”

Real Unionek eta Sansek derbia jokatuko dute bihar 19:00etan Stadium Galen

Real Unionek Federazio Kopa alde batera utzi eta Ligan jarri beharko du begirada momentuz. Txapelketa honen helburuak lortzeko bidean, Sanseren kontra jokatuko duen neurketa gainditu beharko du. Bi taldeek derbia jokatuko dute bihar, urriak 22, Stadium Galen, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera.

“Derbi polita”, horrela kalifikatu du biharko partidua Aitor Zulaikak. Sanse eta Real Union, azken urteetan, hainbat aldiz aritu dira elkarren kontra eta beti izan da zelaian giro berezi bat. “Ezagun asko ditugu taldean eta jokalarientzat eta teknikarientzat polita da, baita zaleentzat ere”, adierazi du Zulaikak. “Erregistro desberdinak darabilzkiten bi talde elkartuko gara eta partidu polit eta eder baten aurrean egongo gara”, gaineratu du.

Biharko neurketaren gakoetako bat “idea defentsiboak argi edukitzea” izango dela argitu du prestatzaileak, baita hori gauzatzeko “korrika asko” egitea ere. Sanse “marrazkia asko aldatzen ari dela” dio Zulaikak, baina edozein joko zelairatzen duela ere, talde donostiarrak maila ona ematen du beti. Azpeitiarrak azpimarratu duen moduan, Sansek “prestatzaile eta laguntzaile oso onak ditu, Sergio Francisco eta bere taldea, eta hori zelaian ikusten da”. Horregatik, Real Unionek kontuan hartu beharreko ideia “barruko jokoa moztea eta baloia edukitzea” izango da, aurkaria “baloi gabe asko sufritzen” duen taldea baita Aitor Zulaikaren erranetan.

Etxeko taldeari begira, zailtasunak pilatzen ari zaizkiola dirudi. Astean zehar bi zatitan banatua egon da taldea eta elkarrekin entrenatzeko aukera gutxi izan dute: “Astelehenetik ez gara elkarrekin egon eta gaur izango da balorazioa egiteko eguna”. Azken egunetan bidai luzeak egin dituzte txuribeltzek, baina hori “ez dela aitzakia” aipatu du entrenatzaileak. “Egia da partidu hau prestatzeko egun gehiago izatea nahiko genukeela, baina ez ditugu. Dugunarekin neurketa ondo prestatuko dugu”, amaitu du Zulaikak.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika