AITOR ZULAIKA:
Futbola

AITOR ZULAIKA: "LIGAN ZENTRATU BEHAR GARA BURU-BELARRI"

Errege Kopako euforia alde batera utzi, eta Real Unionek Ligari jarraipena emanen dio igandean Intercity-ren kontra

Real Unionek Ligan ditu erronka nagusiak eta honi berrekingo dio asteburu honetan. Hain zuzen ere, talde irundarra Alicantera joanen da Intercity-ren konta lehiatzeko, igandean eguerdiko 12:00etan. Sailkapeneko azken postutik atera nahi dute txuribeltzek eta hori egiteko aukera aprobetxatu beharko dute datozen jardunaldietan.

Errege Kopako Lehen Kanporaketan lortutako garaipenak euforia sortu zuen klubaren, taldearen eta zaleen artean, baina hori alde batera utzi beharko du Real Unionek abenduaren 20ra bitarte. Hala ere, pasa den asteburuan eskuratutakoarekin “indaberrituta” daudela ere onartu du Aitor Zulaikak, nahiz eta igandean “partida hasten denean, hamaika hamaikaren kontra izanen gara eta talde handi baten aurrean gainera”.

Intercity-ren inguruan, “baldintza ekonomiko oso interesgarrietatik sortutako taldea” dela aipatu du Zulaikak, “bigarren mailako jokalariak fitxatu dituena”. Edonola ere, “jokoarekin zalantzak” dituztela ere jakinarazi du, “marrazki desberdinekin jokatzen ari dira azken asteetan”. Alicanteko taldea ez dabil oso ongi Ligan ezta ere eta beraz, “antzeko bi talde izanen dira aurrez aurre”, argitu zu azpeitiarrak.

Irungo taldeari begira, “baten bat galduko dugu”, adierazi du entrenatzaileak, nahiz eta “beste norbait irabaztea ere espero” duen. Izan ere, Zulaikak azpimarratu duen moduan, talde txuribeltzaren “eguneroko ogia” Liga da, eta “denak, kluba, zaleak, taldea eta prentsa, hor zentratu beharko gara buru-belarri. Denok lan egin behar dugu hor”.

Lan guzti hori, aurreko asteburuan lortutakoaren euforiaren laguntzarekin, Alicante erakutsiko dute Real Uniongo jokalariek, Intercity-ren kontra jokatuko duten neurketarekin. Erronka garrantzitsua dute aitzinetik, eta sailkapeneko azken postu horretatik ateratzeko prest daude.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika