AITOR ZULAIKA: “OSO JOKU MARKATUA DUEN TALDEA IZANGO DUGU AURREAN”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “OSO JOKU MARKATUA DUEN TALDEA IZANGO DUGU AURREAN”

Real Unionek SD Logroñes jaso beharko du Galen datorren igandean (azaroak 6) eguerdiko 12:00etan

Real Unionek igande honetan, azaroak 6, jokatuko du denboraldiko hamaikagarren jardunaldia. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dute eta Stadium Galeko zelaian izanen dira txuribeltzak SD Logroñen taldeko jokalarien kontra. Talde irundarra sailkapeneko azken postuan dago kokatuta, 9 punturekin guztira, eta bolada txar honi buelta eman nahiko dio asteburuan garaipena eskuratuz.

Aitor Zulaikak aurkaria aztertu du gaurko prentsaurrekoan. SD Logroñes “talde oso identifikagarria” dela aipatu du. “Joko oso garbia” dutela ere jakinarazi du eta dagoeneko aurreko urtean, entrenatzaile berarekin, erakutsi zutela zein zen beraien jokoa. “Baloiaren jabetza edukitzea gustatzen zaie eta oso onak dira horretan. Baloi gabe gehiago kostatzen zaie”, aitortu du entrenatzaileak. Gainera, atezainaren lana ere azpimarratu du: “Atezaina jokalari bat gehiago da”.

Honen aitzinean, Real Unionek “bere joko estilo markatua erakutsi” beharko duela ere onartu du Zulaikak, talde txuribeltzak bertute hori ere baitu. Horretarako, aste honetan zehar taldeak lan ona egin duela kontatu du prestatzaileak: “Astea ondo dijoa. Istripu txikiak beti egoten dira, baina egunerokotasunean ondo lan egiten ari gara. Aspaldiko partez, karga handiko bi entrenamendu egin ditugu eta gustora. Jendea errekuperatzen ari da, nahiz eta %100-ean ez egon, baina berri pozgarriak dira”.

Real Unioni beraz, igandeko partiduari aurre egitea geratzen zaio soilik, eta bertan garaipena eskuratzea. SD Logroñesek ez dio erraztasunik emanen, baina talde txuribeltzak etxekoen babesa jasoko du. Partidua igandean izanen da, eguerdiko 12:00etan. 

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika