AITOR ZULAIKA: “URTE HONETAN IZANEN DUGUN ESZENATOKIRIK POLITENETAKO BATEAN ARITUKO GARA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “URTE HONETAN IZANEN DUGUN ESZENATOKIRIK POLITENETAKO BATEAN ARITUKO GARA”

Real Unionek Ligari jarraipena emanen dio igande honetan Real Murciaren kontra jokatuko duen neurketarekin

Real Unionek Errege Kopa jokatzeko helburua bete du dagoeneko, baina oraindik Ligan borrokan jarraitu beharko du, eta lehiaketa honetan bizirik mantentzeko hurrengo pausua igandean emanen du talde txuribeltzak. Hain zuzen ere, Murtziara bidaiatuko du taldeak Real Murciaren kontra neurtzeko, igandean arratsaldeko 17:00etan.

Aitor Zulaikak aurreratu duenez, “atzotik igandera bitartean zentzu guztiak ligan” jarriak ditu Real Unionek. Pasa den asteazkenean Terrassaren aurka lortutako garaipenarekin gogoz beterik dago taldea, eta ilusio hori mantentzeko Real Murciaren aurkako partidan beraien mailarik onena eman beharko dute txuribeltzek. Entrenatzaileak aipatu duen moduan, “urte honetan izanen dugun eszenatokirik politenetako batean” jokatuko dute igande honetan. La Condomina zelaira, “aurkari historiko” honek jende asko erakartzen du partiduro, “masa sozial” handia duen taldea baita, Zulaikaren hitzetan.

Real Murciak, gainera, “jokalari ezagun asko ditu, Lehen Mailan aritutakoak”, hala nola “Pedro Leon, Miku, Aguza eta Ganet” ekarri ditu gogora azpeitiarrak. Irundarrek motibatuta edukitzeko ezer gehiago ez dutela behar ere azpimarratu du prestatzaileak. Azken hauen lana, gaur eta bihar, entrenatzea izanen dela ere gaineratu du, “partidua ahalik eta xehetasun gehienekin prestatzeko. Partidu ederra izanen da, zaila eta borrokatua”.

Talde txuribeltzaren inguruan, “asteazkenekoak eta aurreko igandekoak taldeari gauzak eman” dizkiola onartu du Zulaikak, “ez bakarrik sailkatze bat eta hiru puntu, beste gauza batzuk ere eta horri jarraipena eman behar diogu igandean”, gaineratu du. Horretarako entrenamenduak ikusi nahi dituela ere jakinarazi du eta horren arabera jakinen duela taldea zer moduz dagoen.

Izan ere, azken orduetan baja gehiagoren berri eman du klubak. Alain Oyarzunek, hain zuzen ere, Amorebietaren kontrako neurketan min hartu eta bajan segitu beharko du. Zaintiratu akromio-klabikularra diagnostikatu diote eta ebakuntzarik eginen ez dioten arren, geldirik egon beharko da lesioa hobetu bitartean. Ezbehar hauek “egunetik egunera” gerta daitezkeela aipatu du entrenatzaileak eta “desdramatizatu” nahiko lituzkeela, “egoera hauek hobetzeko eta talde bezala eta indibidualki prestatzeko aukera bat” ere izan daitezkeelako. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika