AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK

Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban

Pasa den asteburuan Santiagotarrakeko kirolariek hainbat hitzordu eduki zituzten Sevillan, Asturiasen eta Eslobenian. Gainera, marka onak eskuratu zituzten, izan ere, Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi Espainiako txapeldunak suertatu ziren aulki mugikorrean. Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban, eta klubeko txikienak ere podiumera igo ziren Asturiasen ospatu zen Espainiako Kopan.

Ekainaren 24tik 26ra Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa ospatu zen Sevillan, eta bertan izan ziren Santiagotarrakeko 33 arraunlari hamalau ontzitan banatuta. Emaitzarik nabarmenena Aitzpea Gonzalezen eta Naroa Zubimendiren urrezko domina izan zen, lemazain gabeko biko absolutu mailan. Gainera, bikote honek lauko scull absolutuan parte hartu zuen Maialen Mielgo eta Ainhoa Zapirainekin batera eta hauek ere brontzezko domina eskuratu zuten.

Hauez gain, Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez Lacar eta Maialen Bengoetxea laugarren sailkatu ziren kadete mailako lauko scull-ean. Maitane Zapirain eta Ane Calvo ere laugarrenak izan ziren jubenil mailako biko scull-ean eta Maialen Mielgok ere postu berbera eskuratu zuen 23 urtez azpiko skiff-ean. Beñat Fernandez, Bittor Lekuona, Ander Aramendi eta Julen Villafranca bostgarren izan ziren lemazain gabeko lauko kadete mailan. Seigarren postuan, Pablo Martinez Lacar, Xabi Etxebeste, Alex Conde eta Ander Ibargoien sailkatu ziren, jubenil mailako scull laukoitzean, eta Jone Laguardia eta Elaia Saenz zazpigarren izan ziren kadete mailako scull bikoitzean. Absolutu mailako scull laukoitzean berriz, Beñat Jimenez, Martxel Tejedor, Ioritz Telleria eta Asier Regueiro zortzigarren izan ziren, eta azkenik, kadeteetako lauko scull-ean, Luken Solozabal, Joaquin Antunes, Xabier Payo eta Oier Emazabal hamabigarren izan ziren.

Klara Olazabal bostgarren Eslaloneko Munduko Kopan

Espainiako Txapelketaz harago, pasa den asteburuan, Eslobeniako Ljubljana-Tachen hirian, Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proba ospatu zen, eta bertan, Klara Olazabalek bostgarren postua eskuratu zuen C1 modalitatean. Olazabalek gainera, K1 eta Extreme probetan ere parte hartu zuen. Hala ere, C1-ean lortu zuen emaitzarik onena. Proba honetako sailkapen txandan laugarren postuan amaitu zuen Olazabalek eta finalerdietan bostgarren postua eskuratuta, finalerako txartela lortu zuen, bertan ere postu berbera lortuz.

Klara Olazabalez gain, Ander Elosegik eta Joan Crespok ere parte hartu zuten txapelketan. Azken honek, K1 eta Extremean aritu zen lehian eta K1 modalitatean lortu zuen finalerdietarako pasea, hain zuzen ere. Hala ere, ez zuen lehen hamarren artean sailkatzerik izan eta beraz, finaletik kanpo geratu zen.

Infantil mailakoak Espainiako Kopan

Santiagotarrak klubeko maila txikietako arraunlariek ere txapelketa izan zuten asteburuan zehar. Hauek Asturiaseko Trasona herrira joan behar izan ziren, bertan ospatzen zen Espainiako Kopan parte hartzera. Guztira, podiumera bost aldiz igotzea lortu zuten kirolariek eta, batez ere, neskek egindako lana izan zen azpimarratzekoa.

Infantil A mailan, Nora Arana eta Irene Muiño hirugarren postuan sailkatua ziren K-2 modalitatean, eta infantil B mailan, Eider Cecilia nagusitu zen, lehiatutako proba guztietan domina eskuratuz. Hala nola, zilarrezko domina lortu zuen K-1ean eta urrezkoa K-2an June Arrastuarekin batera eta K-2 mixtoan Ibai Arambururekin batera. 

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika