AKERRETA ENPRESA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA
Futbola

AKERRETA ENPRESA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA

Klub txuribeltza eta Akerreta Bulegoetako Ekipamendu Integrala enpresa babes-akordio batera iritsi dira

Akerreta Bulegoetako Ekipamendu Integrala eta Real Union akordio batera iritsi dira, eta horren ondorioz, enpresa irundarrak bere babesa emango dio futbol klubari hurrengo denboraldian.

Irungo enpresa honek Soroxarta industrialdean du egoitza eta, bai enpresei eta baita partikularrei ere, neurrira egindako konponbideak eskeintzen dizkie bulegoen ekipamendu integralean. Euskal Herri guztian zehar lan egiten du bezeroekin, baita Errioxan ere. Klub txuribeltzarekin sinatu duen akordioarekin batera, enpresak Stadium Galeko batzar-aretoa eta klubaren bulegoak lehen markako altzariekin hornitu ditu dagoeneko.

Alberto Akerreta enpresako gerenteak Real Unioneko baloreekin eta zerbitzuekin bat egiten dutela adierazi du: “Gure baloreek profesional eta bezeroekin egunerokotasunean aplikatzen ditugun printzipioak adierazten dituzte. Haiek izan dira gure garapenaren gakoa 40 urte baino gehiagoan, eta datozen urteetan ere gure hazkundearen oinarri izaten jarraituko dute. Ildo horretan, ikusten dugu Real Unionen proiektu berri baten oinarriak finkatzen ari direla, serioa, konprometitua eta epe luzerakoa, eta horregatik eman dugu urratsa familia txuribeltzean sartzeko”.

Igor Emeryk ere, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Akerreta enpresaren eskaitza goraipatu du eta eskerrak eman nahi izan dizkie klubaren parte bilakatzeagatik: “Eskualdean finkatutako enpresaren beste adibide bat da, profesional handiekin, lana eta dedikazioarekin sektorean aurrera egitea lortu dutenak eta erreferentzia bihurtu direnak kalitatearen eta arretaren aldetik. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet proiektu honetan konfiantza izateagatik”.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika