ALDAKETAK REAL UNIONEN HARROBIAN
Futbola

ALDAKETAK REAL UNIONEN HARROBIAN

Kepa Esnaolak, aurtengo denboraldiko entrenatzaileak, ez du Real Union B-ren teknikari izaten jarraituko.

Asteburuan Ugalde-Ventaseko zelaian Allerruren aurka 3-2 garaitutako azken neurketaren ostean, Real Union B-k 2020-2021 denboraldiari amaiera eman dio. Helburua bete gabe bukatu du talde irundarrak sasoia. Igoera fasea jokatu beharrean, 11 punturekin 7 postuan bukatu du denboraldia, hau da, Gipuzkoako Kopan lehiatzeko postuetan. Orotara, hiru neurketa irabazi, bi berdindu eta lau galdu ditu Kepa Esnaolak zuzendu duen taldea. Erregistro horiekin bukatuko du denboraldia Real Union B-k; izan ere, gaur bertan klubak bidalitako jakinarazpenean adierazten duen bezala, “taldeak ez du Gipuzkoako Kopa ez jokatuko”.

Allerruren aurkako neurketa azkena izan da Kepa Esnaolarentzat ere bai. Klubarekin zuen lotura amaitutzat eman du eta datorren urtean ez du irungo taldeko entrenatzaile izaten jarraituko. Esnaolak, Real Union B jeitsiera postuetan zegoela, iaz Ixaka Zubieta ordezkatu zuen. Covid 19-aren ondorioz, denboraldia bertan behera geratu zen; beraz, denboraldi bat baino, Esnaolak Real Unionen harrobiko taldea ikasturte bat zuzendu du.

Harrobiko jokalariak lehen taldearekin. 

Orain arte, Real Union B-en aritzen diren bost jokalarik talde irundarraren lehen taldearekin entrenatzen izan dira: Unai Gordok, Iker Izak, Iñigo Ariztimuñok, Adrian Navajasek, Josu Lazkanoiturburuk. Horiek guztiek, lehen taldearen entrenamenduetan parte hartzen jarraituko dute denboraldia bukatu arte.

Real Unioneko harrobiko taldean ere prozesu bera jarraituko dute. Real Union B-rekin entrenatzen eta jokatzen aritu diren Ohorezko Jubenil Mailako jokalariek, Ohorezko Erregional Mailako taldearekin entrenatzen jarraituko dute. Gainerako jokalarientzat, Real Unionek teknifikazio jardunaldi ugari prestatuko ditu jokalariek arlo teknikoak lantzen jarrai dezaten. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika