ALEX MOZAS IZANEN DA BIDASOAKO ENTRENATZAILEA DATOZEN BI URTEETAN
Eskubaloia

ALEX MOZAS IZANEN DA BIDASOAKO ENTRENATZAILEA DATOZEN BI URTEETAN

Torrelavegako egungo prestatzailea da Mozas eta bi denboraldirako sinatu du Bidasoarekin akordioa

Alex Mozas Garcia izanen da heldu den denboralditik aitzinera Bidasoako entrenatzailea. Kluba eta madrildarra akordio batera iritsi dira, eta horren ondorioz, 2024/25 eta 2025/26 denboraldietan ariko talde horia gidatzen, hasiera batean.

Batcho BM Torrelavega taldearen entrenatzailea da gaur egun Alex Mozas. 2018an iritsi zen Kantabriara, Secin Group BM Alcobendas taldean egon ondotik. Torrelavega gidatzen hasi zen orduan, eta 2021ean lortu zuen talde Espainiako eskubaloiko mailarik altuenera igotzea. Aurtengoa kantabriarren hirugarren denboraldia da Plenitude ASOBAL Ligan eta 75 partidu jokatu dituzte momentuz, 33 garaipen, 7 berdinketa eta 35 porrotekin. 2023/24 denboraldiko lehen itzulia bukatuta, seigarren postuan kokatu da Torrelavega, 15 punturekin guztira.

Mozas Espainiako junior selekzioko bigarren entrenatzailea da baita ere, eta Europako eta Munduko txapeldun izandakoa da junior selekzioarekin. Plenitude ASOBAL Ligan debuta egin zuen urtean, denboraldiko entrenatzaile onena izendatu zuten eta pasa den denboraldian, bigarren teknikaririk onena ere izan zen.

Julen Aginagalde CD Bidasoako kirol zuzendariak positiboki baloratu du Alex Mozasen fitxaketa: "Oso pozik gaude. Lan bikaina egin du Torrelavegan, eta oso egoera onean jarri du Plenitude ASOBAL Ligan. Uste dugu ibilbide ona duela eta elkarrekin hazi gaitezke proiektu honetan lanean". Entrenatzaile madrildarrak jokalari gazteekin izandako esperientzia nabarmendu nahi izan du Aginagaldek ere: "Kontuan hartu behar da Espainiako selekzioaren beheko kategorietan duen esperientzia. Pertsona aproposa da guretzat, eta arrakasta handia izatea espero dut". 

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika