ALEX PRIOR ESGRIMALARIA CIUDAD REALEN TXAPELDUN

Espainiako 2.Txapelketako irabazlea izan zen Alex Prior. Espainiako Txapeldun bilakatzeko azken jardunaldia apirilaren 24ean jokatuko du, Donostian.

Pasaden astean ezagutu genuen Irungo Gladius Esgrima Taldea eta asteburu honetan, azpimarratzekoa den lehen emaitza iritsi zaigu. Alex Prior esgrimalaria, Irungo Gladius Esgrima Taldeko entrenatzailea, esgrima egokituko Espainiako 2.Txapelketako garaile bilakatu da. Ciudad Realen jokatu zen, baina Espainiako Txapelduna nor izango den eta Europako Txapelketarako txartela nortzuk erdiesten duten apirilaren 24ean Donostian erabakiko da. Alex Priorrek bi lorpen horientzako aukerak mantentzen ditu.

Irungo Gladius Klubeko entrenatzailea den Alex Prior Esgrima Egokituko Espainiako 2.txapelketan lehiatu zen asteburuan, sable modalitatean, eta, esan bezala, garaipena erdietsi zuen. Final-laurdenetara asalto bakar bat galdu gabe iritsi zen eta final laurdenetan 15-6 garaitu zuen Club Esgrima Valladolideko Garrido esgrimalaria. Final-erdietan, etxean lehiatzen zen Molinari 15-5 irabazi zion eta finalean, A Coruñako Fernandez esgrimalaria 15-3 mendean hartu zuen.

Apirilaren 24ean Espainiako Txapelketako azken jardunaldia izango du Priorrek eta lortutako emaitzaren arabera, Espainiako garaikurra eta Europako Txapelketan lehiatzeko aukera lor ditzake. 

IRUN HIRIA SARI NAGUSIA OSPATUKO DUTE JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAN

Ekainaren 15 eta 16an ospatuko da XXX. Irun Hiria Sari Nagusia Nagore Otañoren Oroimenezko txapelketa Jaizubian

San Pedro eta San Martzial besten...

MUGI KIROL UDALEKUAK EGINEN DITUZTE LEHEN ALDIZ LESAKAN

2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira eta helburu nagusia, kirola eta baloreak uztartzea izanen da

Mugi kirol udalekuak...

LESAKAKO XVI. MENDI ITZULIA OSPATUKO DUTE IGANDEAN

Bi ibilbide izanen dituzte mendizaleek aukeran, motza (22,6 km) eta luzea (28,7 km)

Lesakako XVI. Mendi Itzulia eginen dute igande honetan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika