ALIZIA TXOPERENAREN OMENEZKO OPEN NAZIONALA ARTALEKUN

Lur Alai Squash Klubak bere 10. urteurrenaren harira antolatu du emakumeen txapelketa berezi hau

Lur Alai Squash Klubak antolatua, Alizia Txoperenaren omenezko Open Nazionala ospatuko da apirilaren 21ean eta 22an Artalekun. Klubaren 10. urteurrenaren ospakizunen barrenean, Espainiako Federazioak babestu duen lehiaketa izanen da hau eta estatuko ranking-ean dauden jokalaririk onenean arituko dira heldu diren bi egunotan.

Hemezortzi jokalari izanen dira guztira Irungo Artalekun Alizia Txoperenaren omenezko Open Nazionala lehiatzen. Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak erran duenez, “Euskadi, Nafarroa, Galizia, Asturias edota Kataluniatik” etorritako emakumeak egonen dira Artalekuko pistetan. Hauek guztiak “Espainiako ranking-eko jokalari onenak” dira, hala nola, Sofia Mateos edo Ona Blasco kataluniarrak. Gainera, Arretxek partehartzaileen adina azpimarratu nahi izan du: “20 urtetik beherako jokalari asko daude, oso gazteak, eta maila handia erakusten ari dira”.

Kanporaketa bat izanen da bihar eta etzi Artalekun jokatuko den txapelketa hau eta postu guztiak jokatuko dituzte kirolariek, “puntu eta diru asko baitaude jokoan”. Izan ere, 3.000 euroko saria eramanen du irabazleak Irundik. Ortziralean, apirilaren 21ean, hasiko da txapelketa, 19:00etan, lehenengo rondarekin. Larunbatean berriz, apirilaren 22an, final laurdenak eta finalerdiak jokatuko dira goizez eta arratsaldez, final handia.

Txapelketa honekin gainera, Alizia Txoperena Irungo jokalari oiharen irudia aldarrikatu nahi izan du klubak. 10. urteurrena ospatzen ari diren urte honetan, “bat egin nahi izan dugu emakumeen squasha eta kirolaren aldarrikapenekin”, Arretxeren hitzetan. “Horretarako, gure artean dugun emakume onenetariko baten irudia omendu nahi izan dugu, Alizia Txoperenarena, Irunen aitzindari izan baitzen squashean. 80. hamarkadan, ranking-eko lehen postuan egon zen eta txapelketa asko irabazi zituen”, gaineratu du.

Bukatzeko. Gorka Arretxek Espainiako Federazioak txapelketa honi eskaini dion babesa eskertu nahi izan du, “garrantzia eman dio lehiaketa honi”, eta horrek ere jokalari onenak erakartzea ahalbidetu du. 


JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika