ALIZIA TXOPERENAREN OMENEZKO TXAPELKETA JOKATUKO DUTE BIGARRENEZ ARTALEKUN

Gaurtik aitzinera igandera arte (apirilaren 19tik 21era) mundu mailako squash jokalari onenak arituko dira lehian

Gaurtik aitzinera igandera bitarte (apirilaren 19tik 21era) Alizia Txoperena squash txapelketa jokatuko da Artalekun bigarrenez. Pasa den urteko arrakasta eta maila ona kontuan hartuta, aurten ere gauza bera ikusiko dutela iritzi diote antolatzaileek. Izan ere, mundu mailako squash jokalaririk onenak bertan izanen dira elkarren arteko lehian. Gorka Arretxe Lur Alai Squash klubeko arduradunarekin izan gara eta berak eman dizkigu gaur hasiko den Alizia Txoperenaren omenezko txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika